euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Las Floresen hasiko da bihar nazioarteko neguko euskara barnetegi berria, urriaren 3ra arte

2009/09/25

Joan den urtarrileko barnetegiko irudia, Montevideon
Joan den urtarrileko barnetegiko irudia, Montevideon

PUBLIZITATEA

A gripearen karietara, anitz ekintza birprogramatu behar izan dira Argentinako euskal komunitatean azkenaldian, horien artean Euskara Munduan proiektuaren baitan antolatutako neguko euskara barnetegia. Urtero uztailean egiten den ikastaro trinko hau aurten irailaren azken astera arte atzeratu da. Bihartik hasita eta urriaren 3ra arte, Ameriketako zazpi herrialdetako 29 ikasle elkartuko dira Las Flores-en, ikasturtean ikasitako guztia eta batez ere mintza-praktika lantzeko asmoarekin. Bestalde, barnetegiaren inguruan Boga programarekin aritzen diren tutoreentzako ere ikastaro bat egingo da, bihar eta etzi; eta kurtsoaren inaugurazio afarian, iaz HABEko azterketak gainditu zituzten irakasleei egiaztagiriak emango zaizkie.

Las Flores, Argentina. Euskara irakasleak trebatzeko programaren barruan dauden ikasle-irakasleek bi barnetegitan parte hartu ohi dute urtean zehar. Normalean lehena urtarrilean, uda garaian (Hego Amerikako udan), egiten da; bestea, berriz, urte erdian, neguko oporrekin batera. Aurten, A gripearengatik negukoa, data horietan bederen, bertan behera utzi behar izan bazen ere, ikasleek ez dute aukera hori galduko.  Birprogramatu egin da eta irailaren 26tik --bihartik-- urriaren 3ra arte egingo da. Aste bete zazpi egunez euskara hutsean.

Beste alde batetik eta Las Floresen bertan, FEVA eta HABEren eskutik, Boga berriari buruzko ikastaro bat gauzatuko da bihar eta etzi, 26an eta 27an, programako tutoreei zuzenduta. Ikastaro hau larunbatean hasiko da, arratsaldeko 3etan, eta igande arratsaldeko 7etan bukatuko da. Topaketaren lehenengo larunbatean kurtsoaren inaugurazio afaria egingo da eta zeremonia berezi batean iaz HABEko azterketak gainditu zituzten irakasleei egiaztagiriak emango zaizkie.

Irakasleei dagokienez, HABEko teknikari den Jose Francisco Zinkunegi, Rocio Basterra, Gabriela Mendia eta Sabrina Otegui argentinarrak eta Leonat Egiazabal uruguaitarra izango dira.

Barnetegiko partaideen zerrenda

Nazioarteko taldea:

1 Elisabet Etchegaray, Azul, Argentina
2 Evelia Bianchi, Azul, Argentina
3 Marta Invernoz, Chivilcoy, Argentina
4 Juanita Zubizarreta, Cnel. Pringles, Argentina
5 Gustavo Echandia, Rio Cuarto, Argentina
6 Alejo Conti, Rosario, Argentina
7 Paulina Lorda, Saladillo, Argentina
8 Alejandra Bengoechea, Trenque Lauquen, Argentina
9 Mario Azcarate, Viedma, Argentina
10 Delia Etchegaray, Viedma, Argentina
11 Silvia Reca, Viedma, Argentina
12 Karolina Salazar de Goitia, São Paulo, Brasil
13 Oskar Goitia Duran, São Paulo, Brasil
14 Carmen Bermudez Tarazona, Kolonbia
15 John Alejandro Ricaurte, Kolonbia
17 Andrea Bella, Montevideo, Uruguai
18 Daniel Inthamoussu Iglesias, Montevideo, Uruguai
19 Karina Fernandez, Montevideo, Uruguai
20 Martin Zabalza, Montevideo, Uruguai
21 Vicente de Lucía, Montevideo, Uruguai

Diaspora II

1 Alicia B. Itcea, Gral. Rodriguez, Argentina
2 Alicia Aguirre, Mendoza, Argentina
3 Mariana Perez Mora, Mendoza, Argentina
4 Pablo Cufre, Rio Cuarto, Argentina
5 María Beatriz Poumé, Tandil, Argentina
6 Alvaro Montes de Oca, Santiago, Txile
7 Henar Chico, Boise, Estatu Batuak
8 Gabriela Azarola, Montevideo, Uruguai

Lotura interesgarriak

HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea
www.habe.org

FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia