euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheatik etorritako 'Otxote Osasuna'k giro berezia ekarri zion Patagones eta Viedmako EEren XI Urteurrenari

2007/11/24

Urteurren festa egin zen aretoa, Otxotea kantari
Urteurren festa egin zen aretoa, Otxotea kantari

PUBLIZITATEA

Arrakastaz eta 180 pertsona partaide ospatu zuten joan den asteburuan 'Beti Aurrera Aberri Etxea' Euskal Etxeko kide eta lagunek, Argentinako Viedma hirian, euskal erakundea sortu zeneko 11. urteurrena. Giro berezia ekarri zuen Necocheatik etorritako Otxote Osasunak, bere ohiko euskal kantu eta bilbainada doinuez osagai koloretsu eta bixigarria ipini baitzion gauari, bildutakoen txaloak sortuz eta urteurrenaren ospakizuna umorez tindatuz. General Rocako dantzariak ere ez ziren atzean geratu eta bertaratutakoen onespena erdietsi zuten.
'Beti Aurrera Aberri Etxea' euskal elkarteko bazkide eta adiskideak joan den larunbatean ospatu zuten Viedmako Salón Mutual Obreros de la Construcción delako aretoan elkartea sortu zeneko hamaikagarren urteurrena. Jakina denez, euskal etxe honek bi hiriko euskaldun eta euskaldunen ondorengoak biltzen ditu, Viedma eta Carmen de Patagones-ekoak alegia. Viedma Rio Negro probintzia patagonikoko hiriburua da eta Carmen de Patagones, berriz, Buenos Aires probintziako azken hiriburua Rio Negrora pasatu aurretik. Biak aurrez aurre daude, Negro ibaiaren bi aldeetan, ibaia itsasoratzen gunetik ez urrun, zubi batek elkartzen dituela. Historikoki daude lotuak eta egun berean izan ziren fundatuak.

[Necochea-ko 'Otxote Osasuna' (sic) delakoa joan den larunbatean 'Beti Aurrera Aberri Etxea'-ren XI. urteurrena ospatzeko Viedman eskaini zuten emanaldian]

Urteurren ekitaldiak --bere baitan afaria, hitzak, ikuskizunak eta dantzaldia zeuzkan-- 180 jende bildu zituen. Bertaratu zirenak une goxoak pasatu zituzten Necocheatik heldutako Otxote Osasuna taldeak kantatu zituen euskarazko pieza, bilbainada eta kantu herrikoiekin. Txalo zaparrada lortu zuten. Horretan ez ziren atzean gelditu General Rocatik --Rio Negro probintzia barnealdean--, bertako Gure Etxea Euskal Etxetik etorritako dantzariak, euren emanaldiak ere publikoaren esku-zartada ederrak piztu baitzituen. Izan ere, oro har, ordezkaritza alaia eta parte hartzailea bidali zuen Río Negroko euskal etxeak elkarte probintziakidearen urteurren festa honetara. Antolatzaileak pozik atera ziren.


Lotura interesgarriak

'Beti Aurrera Aberri Etxea'-ren XI. urteurren festa deialdia
2007ko azaroaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana

Sonia Beatriz Gastaminza berrautatu dute lehendakari
2007ko maiatzaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana

Castor Leopoldo Garate, Bariloche-ko (Río Negro) EEko lehendakari
2007ko apirilaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana

Nicolás Esandi, euskaldun bat Viedmako lehenengo apezpiku
2007ko otsailaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Laxague anaiak, Viedma eta Bahía Blanca-ko egungo apezpikuak
2007ko urtarrilaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Beti Aurrera Aberri Etxea'-ren iazko urteurren festa
2007ko abenduaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia