euskal diaspora eta kultura
2013/04/05
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Aste Santuko asteburua baliatuz, interes ezberdinak asetzeko programa oparoa eskaini zion Necocheako Euzko Etxeak bere komunitateari. Aberri Eguneko egitaraua joan den asteko ostiralean, martxoaren 29an, hasi zen Mus txapelketa batekin eta biharamunean jarraitu zuen, Korrika 18ren ospakizunarekin.
Larunbatarekin ehun bat lagun bildu ziren goizeko 11ak aldera euskal etxearen atarian bertatik 'lasterka' ateratzeko. Lekukoa eskuan, hiriaren erdigunetik ibili ziren adin guztietako korrikalariak, kalean zebiltzaten herritar arrunten harrigarri.
[Behin euskal etxeko atarian bilduta, euskal elkarteko alkate Sarita Zubillaga de Esnaolak eman zion hasiera lasterketari (argazkiaEE)]
[Necocheako Korrika 18 euskal etxetik atera zen. Hortik 58., 59., 64. eta 61. kaleetan zeharreko ibilbidea egin zuten korrikalariek lekukoa eta ikurrinak eskuetan (argazkiaEE)]
[Necochean, inork ez zuen 2013ko Korrika galdu nahi izan. Ezta Jeronimo Sagües-ek ere. Bere 93 urterekin, euskal etxeko alkatea izan zen euskaltzalke honek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa (argazkiaEE)]
[Ibilbidea bukatutakoan eta euskal etxeko ikasleen izenean, Mariangeles eta Ines Ibarguren ahizpek lekukoan barruan zegoen euskararen aldeko mezua irakurri zuten. Oraintsu arte Hernanin bizi izan den Maite Bilbao irakasle necocheatarrak lagundu zituen (argazkiaEE)]
[Aberri Eguneko zeremonia Dardo Rocha Plazan egin zen. Bertan elkartu ziren Euzko Etxeko kide, agintari eta dantzariak (argazkiaEE)]
[Hitz batzuk esan ondoren, lore eskaintza egin zuten euskal etxeko agintariek. Zeremonia bukatuta, euskal etxeko tabernan bildu ziren lagun guztiak baxoerdiez gozatzeko (argazkiaEE)]
Gauean, berriz, ‘2013ko Hator Hona’ afaria burutu zen euskal etxean. Afaria Zahar Alai taldeko gazteek antolatu zuten, ‘Hator Hona’ programaren aurtengo edizioari begira. Euskal etxetik jakinarazi digutenaren arabera, 2013 honetan bidaia Argentinatik Euskal Herrira egingo da; Necocheako Euzko Etxeko hogei bat neska-mutilak hartuko dute parte programan eta uztailean abiatuko dira.
Aberri Egunaren baitan, hau da, Pazko Igandean, meza eginb zen hiriko Santa Maria del Carmen elizan. Ondoren, eta egitarauari jarraituz, lore sorta bat eskaini zen Dardo Rocha Plazan dagoen Gernikako haritzaren kimuan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus