euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako Euzko Etxeak zuzendaritza berritu du, prest azaroan 2023ko Euskal Aste Nazionaleko anfitrioi izateko

2023/09/01

Necocheako Euzko Etxea kudeatzen duen 2023-2024ko Zuzendaritza Batzorde berritua, Kiti Zubillaga buru, erdian beltzez, eserita
Necocheako Euzko Etxea kudeatzen duen 2023-2024ko Zuzendaritza Batzorde berritua, Kiti Zubillaga buru, erdian beltzez, eserita

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Necocheako Euzko Etxea gogor ari da talde-lanean datorren azaroaren 6tik 12ra bertaraino Argentina osoko eta inguruko herrialdeetako zein Euskal Herritik bertatik euskal ordezkaritza polita bilduko duen Euskal Aste Nazionalaren 2023ko edizioaren anfitrioi izateko. Aurtengo kronogramari jarraiki, euskal etxe necocheatarrak abuztuaren 11ean egin berria du bere Ohiko Batzar Nagusia, eta berriz hautatu du erakundeko lehendakari Cristina Inés Zubillaga, Kiti Zubillaga.

Bi hilabete eta gutxi falta dira euskal-argentinarren urteko elkarretaratze nagusienerako eta gogoratzekoa da aurten partaideentzako voucher-ek ez dutela baitaratzen lo egiteko lekua eta, beraz, norberak behar dituela egin erreserba horiek. Egunak hurreratzen joan ahala hoteletako gelak betetzen doaz eta beraz zure taldeak oraindik ziurtatu ez balitu lehenbailehen egin beharreko gauza litzateke, bereziki asteburuan, Euskal Asteaz aparte ekitaldi gehiago bilduko baitira aste horretan Necochean.


Batzar Nagusiko ikuspegia joan den abuztuaren 11an Euzko Etxearen egoitzan

Euzko Etxearen Zuzendaritza Batzorde berritua 2023-2024 eperako, Kiti Zubillaga buru duen ekipo engaiatuak segitzen du kudeatzen. Ezagutzera eman berriak dira taldea osatzen duten partaide guztien izenak, esan bezala 2023ko Euskal Aste Nazionalera daraman azkeneko txanpa honetan. Hona Zuzendaritza Batzorde berritua:

• Lehendakari: Cristina Inés Zubillaga.
• Lehendakariorde: María Aranzazu Zubillaga Zubillaga.
• Idazkari: María Emilia Muguerza.
• Idazkariorde: Juan Bautista Iriberri.
• Diruzain: Iñaki Bilbao.
• Diruzainorde: Oscar Zugazua.

• Batzordekide titularrak: Maite Bilbao de Ustaran, Javier Iturralde,​​ Joseba Bilbao, Juan Andrés Stafforte
• Batzordekide ordezkoak: Ignacio Esnaola, Virginia Lastagaray, Juan Pablo Gysling, Francisco Alustiza.

• Kontu ikuskatzaile titularrak: Javier Orte, Juan M. Ibarguren.
• Kontu ikuskatzaile ordezkoak: Lourdes Pacheco.

• Epaimahaikide titularrak: Alfonso Ardanaz, Verónica Iturralde, Ana Inés Orte.
• Epaimahaikide ordezkoa: María Belén Irungary.

Aurrera, Necocheako Euzko Etxea!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia