euskal diaspora eta kultura
2010/01/04
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Euskal etxea propio jantzi eta edertu zuten festaren gaiarekin zerikusia zuten osagaiez, tartean Hawaii itxurako palmondo eta hondartzako kantina tropikalez, musika eta martxa lagun. Eguzkitakoak eta etzatekoak ere euren lekua izan zuten eta baita 'beach voley' zelaitxo batek ere, guztia Zahar Alaiko gazteek apaindua.
['Hondartza', gai 'tematikoa'ren gai harturik, hondar gaineko kantina edo barrarekin]
[Dantza, musika, umorea eta ongi pasatzeko gogoa osagai izan zituen Necocheako Euzko Etxeak abenduaren 26an ospatutako Urte Amaieta Festak]
Ohi bezala, Gazte Alaiko dantzariek zerbitzatu zuten afaria. Urteari euskal egoitzan behar bezalako amaiera ematearekin batera, Euzko Etxeako zuzendaritzakoek gogoratu nahi dute gutxi falta dela honez gero "San Sebastian eta Danborrada festetarako, aurten urtarrilaren 15 eta 16an, nahi duten guztiak ongi etorriak direlarik".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus