Diseinuak bidaltzeko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da eta emaitzak urtarrilaren 23an jakinaraziko dira, euskal etxe antolatzailearen San Sebastian afarian. Sariari dagokionez, 4000 peso irabaziko ditu logo hautatuaren egileak, esku diruz.
euskal diaspora eta kultura
2015/12/21
PUBLIZITATEA
Diseinuak bidaltzeko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da eta emaitzak urtarrilaren 23an jakinaraziko dira, euskal etxe antolatzailearen San Sebastian afarian. Sariari dagokionez, 4000 peso irabaziko ditu logo hautatuaren egileak, esku diruz.
Necochea, Argentina. Necocheako Euzko Etxea Euskal Etxeak, 2016ko Euskal Aste Nazionalaren antolatzaile legez, plazaratu berria du euskal-argentinar elkarretaratze nagusiaren logoa hautatzeko lehiaketa. Deialdia diseinatzaile eta diseinu ikasleei dago bereziki zuzenduta baina publiko orokorrak ere har dezake parte, banaka edota taldeka. Parte hartzea libre da eta ez da partaidetza eskubiderik ordaindu behar.
Hona, lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
-Diseinua aurtengo Argentinako Euskal Aste Nazionalaren logo identifikagarria izango da eta honi loturik banatuko diren paper, arropa eta publizitate materialetan ezarriko da, beraz horretarako egokiera izan behar du. Jatorrikoa eta argitaragabea beharko du izan eta euskal kultura, kirolak, hizkuntza eta nortasunaren adierazgarri izango da. Diseinuak honako gaztelaniazko esaldia baitaratu beharko du: “Semana Nacional Vasca Necochea 2016”. Ez dira onartuko markak agertzen dituzten lanak edo publizitate gisa uler daitezkeenak.
-Irudiak agirietan, voucher, arropa eta paperetan jartzeko balio izan behar du. Ezin izango du argazkirik bildu, eta edozein bitartekoz –eskuz zein digitalki– eginak aurkeztu ahal izango dira. Erresoluzio edo bereizmen handiz inprimatu ahal izango dira. Egile bakoitzak gehienez hiru proposamen aurkeztu ahal izango ditu.
-Tamaina: 9 x 6 zentimetro. Lau kolore erabili ahal izango dira gehienik eta kolore bakarrean argitaratzeko modua ere izango dute. Gutunazal itxi batera CD-Rom bat bildu beharko da, honako formatoetan: Photoshop *.psd (geruzetan) 300 dpi bere neurrian; Adobe Illustrator edo CorelDraw, bere neurrian, irudiak *.psd edo *.tiff, 300 dpi, hala badagokio. Erabili diren tipografiak ere bidali behar dira.
-Obrak euskarri irmo batean muntatuak, eta aurrean identifikagarririk gabe aurkeztuko dira. Kartoi bakoitzaren alboan Lehiaketaren izena, Obraren izena eta aurkezlearen izengoitia ipiniko dira.
-Beste gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengotia adieraziko da, eta barnean izen-deiturak, helbidea, nortasun agiri zenbakia, telefonoa eta helbide elektronikoa. Baldintza hauek errespetatzen ez dituzten lanak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
-Antolatzaileak lanak ahal eta egokien tratatzen saiatuko dira, baina ez dute erantzukizunik bereganatuko kalte edo hondatzerik gertatzen bada.
-Saritu ez diren lanak 2015eko abendutik aurrera jaso ahal izango dira, hiru hilabeteko epean.
-Saria 4000 pesokoa izango da eta Euskal Aste Nazionalaren baitan eskuratuko da. Epaimahaia arte esparruan aditu diren euskal elkarte antolatzaileko kideek eta Zuzendaritza Batzordeko kideek osatuko dute. Lan saritua nahi duen eran erabiliko dute antolatzaileek, beti ere egilearen izena aipatuz.
-Egitaraua: Lanak 2016ko urtarrilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira, Necocheako Euzko Etxea Euskal Etxearen idazkaritzan, Av. 58 eta C/65, (7630) Necochean. Emaitzak urtarrilaren 23an plazaratuko dira, Euzko Etxea-ren San Sebastian afarian.
-Egileak ekoizpena egin ahal izateko jatorriko lana entregatuko du. Erabiltzeko eskubideak antolatzaileen esku geratzen dira, egilearen izena onartuz.
Informazio gehiago eskuratzeko: centrovasconecochea@yahoo.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus