Necochea, Argentina. Abenduan jarri zen abian Necocheako Euzko Etxeak a2016ko urrian antolatuko duen Euskal Astea Jaiaren logo lehiaketa. Diseinuak urtarrilaren 15era arte jaso ziren Euskal Etxean baina instituzioak osatutako epaimahaiaren ustez lanek ez zituzten eskatutako baldintzak betetzen eta hori dela eta beste deialdi batera deitzen dute, oinarri berekin eta epemuga berri batekin: martxoaren 23a.
Euskal Etxeak jakinarazten du lehenengo deialdira bidalitako lanak instituzioko idazkaritzan daudela egileen eskura.
Hona, lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
-Diseinua 2016ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren logo identifikagarria izango da eta ekitaldi honi loturik banatuko diren paper, arropa eta publizitate materialetan ezarriko da, beraz horretarako egokiera izan behar du. Jatorrikoa eta argitaragabea beharko du izan eta euskal kultura, kirolak, hizkuntza eta nortasunaren adierazgarri izan. Diseinuak honako gaztelaniazko esaldia baitaratu beharko du: “Semana Nacional Vasca Necochea 2016”. Ez dira onartuko markak agertzen dituzten lanak edo publizitate gisa uler daitezkeenak.
-Irudiak agirietan, voucher, arropa eta paperetan jartzeko balio izan behar izango du. Ezin izango du argazkirik bildu, eta edozein bitartekoz –eskuz zein digitalki– egindako originalak aurkeztu ahal izango dira. Erresoluzio edo bereizmen handiz inprimatu ahal izango dira. Egile bakoitzak gehienez hiru proposamen aurkeztu ahal izango ditu.
-Tamaina: 9 x 6 zentimetro. Lau kolore erabili ahal izango dira gehienik eta kolore bakarrean argitaratzeko modua ere izango dute. Gutunazal itxi batera CD-Rom bat bildu beharko da, honako formatoetan: Photoshop *.psd (geruzetan) 300 dpi bere neurrian; Adobe Illustrator edo CorelDraw, bere neurrian, irudiak *.psd edo *.tiff, 300 dpi, hala badagokio. Erabili diren tipografiak ere bidali behar dira.
-Obrak euskarri irmo batean muntatuak, eta aurrean identifikagarririk gabe aurkeztuko dira. Kartoi bakoitzaren alboan Lehiaketaren izena, Obraren izena eta aurkezlearen izengoitia ipiniko dira.
-Beste gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengotia adieraziko da, eta barnean izen-deiturak, helbidea, nortasun agiri zenbakia, telefonoa eta helbide elektronikoa. Baldintza hauek errespetatzen ez dituzten lanak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
-Antolatzaileak lanak ahal eta egokien tratatzen saiatuko dira, baina ez dute erantzukizunik bereganatuko kalte edo hondatzerik gertatzen bada.
-Saritu ez diren lanak 2016ko martxotik aurrera jaso ahal izango dira, hiru hilabeteko epean.
-Saria 4000 pesokoa izango da eta Euskal Aste Nazionalaren baitan eskuratuko da. Epaimahaia arte esparruan aditu diren euskal elkarte antolatzaileko kideek eta Zuzendaritza Batzordeko kideek osatuko dute. Lan saritua nahi duen eran erabiliko dute antolatzaileek, beti ere egilearen izena aipatuz.
-Egitaraua: Lanak 2016ko martxoaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira, Necocheako Euzko Etxea Euskal Etxearen idazkaritzan, Av. 58 eta C/65, (7630) Necochean.
-Egileak ekoizpena egin ahal izateko jatorriko lana entregatuko du. Erabiltzeko eskubideak antolatzaileen esku geratzen dira, egilearen izena onartuz.
Informazio gehiago eskuratzeko: centrovasconecochea@yahoo.com.ar