euskal diaspora eta kultura
2013/12/02
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Aspaldiko ohiturari eutsiz, berehala hemen den 2014ean ere San Sebastian danborrada eta Aste Nagusia ospatuko dute euskal-necocheatarrek. Donostiako ospakizunekin bat eginez, kostaldeko hiri argentinarrean ere ekitaldiak urtarrilaren 20an egingo dira, baina Donostian ez bezala, hemen udako giroan peto-petoan. Necocheako Euzko Etxeak herritar eta bisitariei ez ezik, Argentinako eta Diaspora osoko euskaldun eta lagun guztiei ere luzatu die bertaratu eta oporraldia Necochean ospatzeko gonbitea, danborradaz eta euskal festez gozatuz, bistan da.
Aste osorako behin behineko egitarauaren berri ere eman du, interesa dutenek euren oporrak garaiz antolatu ahal izan ditzaten. Hona:
Urtarrilaren
12tik 16ra
-Pilota Paleta Txapelketa, Larruzko Pilota
modalitatean, nazio eta nazioarteko izen handiko jokalariekin
Urtarrilaren
20an
-20etan, Elizkizunak
Kostaldeko Villako Nuestra Señora de Lourdes elizan
-21etan, Danborrada herriko kaleetan
Urtarrilaren
21ean
-20etan, sukaldaritza tailerra, Rosarioko Arantza
Soraluce chefa arduradun
Urtarrilaren
22an
-21etan, Baztan
filma, euskal etxeko kultur aretoan
Urtarrilaren
23an
-20etan, Pintxo Eguna: Euskal Herriko pintxo
tipikoen dastaketa euskal etxeko jai aretoan
Urtarrilaren
24an
-20etan, Erromeria: euskal dantzak eta janaria,
euskal etxean
Urtarrilaren
25ean:
-20etan, Herri Kirolak euskal
etxearen aurreko bulebarrean, euskal etxe gonbidatuak partaide
-22etan, San Sebastian
afaria euskal etxeko jai aretoan. Menua: paella. Afarian baitan berriro ere
arituko da Donostiako danborrada. Etxeko alkatea ere hautatuko da jaian.
Afalostean, erromeria
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus