euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako Euzko Etxea jadanik prest 'Hator Hona 2010' programan parte hartuko duten gazteak jasotzeko

2010/07/07

'Hator hona'ren iazko edizioan parte hartu zuten Euskal Herriko gazteak
'Hator hona'ren iazko edizioan parte hartu zuten Euskal Herriko gazteak

PUBLIZITATEA

Sei urte pasa dira hasi zenetik, eta 2004an abian jarritako 'Hator Hona' programaren deialdiak ohiko arrakasta handia izan du aurten ere Euskal Herriko gazteen artean. Izan ere, Euskal Herriko zazpi gazte hautatu dira Necocheako Euzko Etxeak luzatutproposatutako ekimenean parte har dezaten. Gazteak uztailaren 18an helduko dira Argentinara eta neguko opor argentinarrak baliatuz (Europako udakoak), euskal kulturaren hainbat arlotako espresioak landuko dituzte Necocheako euskal etxeko kideekin, tartean, dantza, kirola, musika eta euskara.

Necochea, Argentina. Anitz dira Euskal Herria eta Argentinaren arteko harremanak sendotzeko proiektuak, baina  Necocheako Euzko Etxeak sortutako 'Hator Hona' proposamena berezia da oso. Batetik, Euskal Herriko gazteei zuzenduta dago –18 eta 30 urte bitartekoei– eta gazteek berek ordaintzen dituzte Argentinara bidaiatzeko gastuak. Alabaina, Necocheara heltzean, bertako familiak jasotzen dituzte neska eta mutilak euren etxeetan eta programaren argentinar aldea arduratzen dira mantenuaz.

Aurtengo edizioan, Euskal Herriko zazpi gaztek hartuko dute parte. Trikitixa eta panderoa jotzen irakatsiko dutenak June Egileor Garai, Amaia Miguel Quintana eta Karine Etcheverry dira. Dantzak, berriz, Aizkoa Medenabeitia Vegas eta Garikoitz Nuñez Aldalur-en esku egongo dira. Kirol tailerrak Jon Alustiza Gorriak emango ditu eta euskaraz mintzatu edo euskal hizkuntzaren ezagutzan sakondu nahi duenak Enara Bellozo Bermudez-ekin egin ahal izango du.

Euzko Etxea-ko kidea den Kiti Zubillagak EuskalKultura.com-i komentatu dionez, "Gure neguko oporretan zehar gauzatuko dira tailerrak eta komunitate osoari irekiak izango dira, hau da, euskaldunak eta euskaldunak ez direnek beren izenak eman ditzakete ekitaldietan parte hartzeko". "Azpimarratzekoa da –jarraitzen du Zubillagak– aktibitate guztiak doan izango direla".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia