euskal diaspora eta kultura
2011/10/24
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Dantza, musika, omenaldiak, betiko lagunekin elkartzea, janari ona, giro euskalduna… Gauza hauek guztiez gozatu nahi baduzu, har ezazu parte Necocheako Euskal Astean. Jaialdia azaroaren 7tik 13ra luzatuko da eta garatuko diren ekintzak, hauexek dira:
Astelehena, azaroaren 7a
-19:00etan: Bandera eta masten inaugurazioa Euzko Etxe aurrean. Maria Julia Ercoreca gogoan
-20:00etan: Txikiteoa euskal etxeko egoitzan
Asteartea, azaroaren 8a
-19:00etan: 2011ko Euskal Aste Nazionalerako logoa hautatzeko eginiko diseinu lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketaren hasiera
-20:00etan: Euskal Zinea: "El vasco de la carretilla" filmaren emanaldia. Sarrera doan. Lekua: euskal etxearen kultur aretoa
-21:30etan: Txikiteoa euskal etxeko egoitzan
Asteazkena, azaroaren 9a
-19:00etan: Euskal gastronomia eskola, Arantza Soraluce eta Choli Berreteaga euskal argentinar chef adituen eskutik. Parte hartzeko elikagai iraunkor bat eraman behar da. Lekua: euskal etxea
-21:00etan: Txikiteoa euskal etxeko egoitzan
Osteguna, azaroaren 10a
-19:00etan: Cesar Arrondoren “Euskal Herria: nazio baten historia laburra” hitzaldia. Lekua: euskal etxeko kultur aretoa
-21:00etan: Aukeran Dantza Konpainiaren aurkezpena. Lekua: euskal etxeko pilota lekua
-21:30etan: Sagardotegi eguna Euzko Etxea-n
Ostirala, azaroaren 11ean
-8etatik 10:30etara: Ongietorria ordezkaritzei eta gosaria
-13:00etan: Ordezkaritzen bazkaria Euzko Etxea-n
-15:00etan: Herri kirolak hondartzan
-18:00etan: Koralen emanaldia Karmengo Parrokian (61. kalean 58. eta 60. artean)
-20:00etan: Emanaldi artistikoa Paris Antzokian: Aukeran Dantza Taldeak “Gernika” aurkeztuko du. (sarrerak salgai euskal etxean)
22:00etan: Ordezkaritzen afaria eta erromeria Euzko Etxea-n
Larunbata, azaroaren 12an
-8etatik 10:30etara: Harrera ordezkaritzei
-8:30etan: Gosaria
-9:30etan: FEVA bilera euskal etxeko kultur aretoan
-9:30etan: Liburuzainen bilera euskal etxeko mus aretoan
-9:30etan: Euskara bilera euskal etxeko sukaldaritza elkartean
-11:30etan: Zuzendari bilera euskal etxeko pilota lekuan
-13:00etan: Bazkaria Euzko Etxea-n
-17:30etan: Danborrada Euzko Etxearen aurrean, Gaztelubideko Juan Mari Abad danbor nagusia zuzendari eta elkarte horretako kideak ere jotzaile
-18:30etan: Kalejira erdiguneko kaleetan, Paris Antzokiraino, partaide direla Gargantua, erraldoi eta buruhandiak, dantzarien ordezkaritzak, bisitari eta bertako Gazte Alai eta Zahar Alai
-19:30etan: “Maria Julia Ercoreca” emanaldi artistikoa Paris Antzokian: euskal etxe bisitarietako dantza taldeen partaidetza eta baita Necocheakoak bertakoak (59. etorbidea, 62. eta 64. artean)
-22:30etan: Afaria eta erromeria Euzko Etxean
Igandea, azaroaren 13an
-11:00etan: Meza Karmengo parrokian (61. kalean, 58. eta 60. artean)
-12:00etan: Lore sorta bat Dardo Rocha enparantzako Gernikako kimuan. Danborrada eliz aurrean
-12:30etan: Dantzak Dardo Rocha Plazan
-14:00etan: Amaiera errekia, Aste Nazionaleko lehiaketetako sari-ematea: logo-, afixe-, eta euskarazko txartelena. Lekua: Colegio Danes, 43. etorbidean, 64 eta 66 artean. Sarrerak salgai euskal etxeko idazkaritzan.
-18:00etan: Ordezkaritzen azken agurra
---------------------------------------------------
VOUCHERRAK (abonoak)
Ostiral, larunbat eta iganderako voucher-a
-Dantzari eta euskara ikasleentzat: $ 570. Guztia barne
-Hauekin datozenak: $ 680 (680 peso)
Barne: gosariak, bi hotel gau, ostiral eta larunbateko bazkari-afariak, sarrera erromerietara, ostiral eta larunbateko Paris Antzokiko emanaldietarako sarrera eta amaiera-errekia
Larunbat eta iganderako voucher-a
-Dantzari eta euskara ikasleentzat:$ 430.
-Hauekin datozenak: $ 540.
Voucher-ik hartzen ez dutenentzat hauek dira prezio solteak:
-Emanaldiak: $30.
-Sarrerak erromerietara: $20.-
-Amaiera errekia: $150.-.
Ordainketak voucher-en prezioaren %40koak behar dute izan, eta honako kontuan behar dira sartu: Banco Santander Río 120-4181/6
-CBU 0720120820000000418168
-CUIT 33-63308451-9
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus