euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako Euzko Etxea elkarteak Sorgina erre zuen, herritar ugari bildu zuen San Juan Gaueko jaialdian

2007/07/05

Sorgina erretzen ikusteko jendetza bildu zen Euskal Etxe aurrean (argazkia Necochea EE)
Sorgina erretzen ikusteko jendetza bildu zen Euskal Etxe aurrean (argazkia Necochea EE)

PUBLIZITATEA

Necocheako euskal komunitateak afari jendetsuarekin ospatu zuen San Juan gaua, hiriko lagun eta bazkideak bildu zituen ekitaldian. Besta hau hitzordu klasikoa bihurtu da Necocheakoko urteko agendan eta urtetik urtera herritar gehiago biltzen ditu. Jaialdia San Juan suarekin hasi zen eta bertan Sorgina erre zuten, txalo handien artean desio eta gurariak eskatuz. Ondoren afariari ekin zioten elkartearen egoitzan, euskal musika eta dantza ikuskizun batekin girotua.
Joan den ekainaren 30an Necocheako Euzko Etxeak San Juan eguneko jaia ospatu zuen. Elkarteko kide ugari eta Necocheako herritar asko bildu ziren bertara. 'Urtetik urtera gero eta jende gehiago biltzen du jai honek eta hiriko lagun askok neguko hotzari aurre egin eta San Juan suaren hurrenera etortzen dira gurariak eskatzeko', azaldu dio BasqueHeritage.com-i Cristina Zubillaga Euskal Etxeko kideak.

[Goiko irudian afariaren irudi orokor bat. Taulagainean, Gazte Alai taldeko dantzariak (argazkia NecocheaEE)]

Jaia ilunabarrean hasi zen eta jende asko bildu zen euskal etxe parean prestatutako sua nola pizten zen ikustera. Euskal Etxeko kideek sua eman zioten sorginaren panpinari eta ikusleek euren gurariak eskatu zituzten. Elkarteko Gazte Alai dantza taldeak erakustaldia eskaini zuen eta jarraian ikusleak elkarte barruan bildu ziren afariaz gozatzeko.


Lotura interesgarriak

Necocheako Euzko Etxea
www.euzkoetxea.com.ar

Necocheako Danborrada San Sebastian egunean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urtarrilaren 24an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia