euskal diaspora eta kultura
2009/04/17
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Necocheako euskal komunitatea herriko kaleetara atera zen beste behin ere, baina oraingoan arrazoia ez zen desfile bat, euskal dantza erakustaldi bat edo elkartearen Danborrada ezaguna izan. Oraingoan Korrika 16rekin bat egiteko bildu ziren euskal etxeko kide eta lagunak. Lasterketa euskal etxetik atera zen eta korrikalariek AEK-ko antolatzaileek utzitako peto koloretsuak izan zituzten soinean. Lasterketaren lekukoa, ikurrinarekin atondua, eskutik eskura ibili zen eta korrikalarien artean haurtxo txikia besoetan zeraman amaren bat ere ikusi ahal izan zen. Elkarteko txikiek ere parte hartu nahi izan zuten eta atzean ez gelditzeko bizikletan egin zuten eurek korrika.
Lasterketa elkartearen egoitzan bukatu zen eta korrikalariak harro eta pozik agertu ziren esperientzia berri honetan parte hartu izateagatik. Antolatzaileek ekitaldian izan ziren gazte eta txikien kopuru handia azpimarratu zuten eta etorkizunean lasterketan aritu ziren txiki horiek elkarteak euskararen alde egiten duen lanaren lekukoa hartuko dutenaren itxaropena azaldu zuten. Kiti Zubillagak, euskal etxeko kideak, lasterketako irudiak bidali dizkigu:
[Necocheako Euskal Etxeko kideak AEK-k utzitako petoekin, lasterketa hasteko zain (argazkia NecocheaEE)]
[Korrikalariak Necocheako kaleetan barrena, ttipi-ttapa (argazkia NecocheaEE)]
[Gazte askok bizikletan egin zuten lasterketa (argazkia NecocheaEE)]
[Txikiek ere bizikletak hartu eta pozarren egin zuten ibilbidea, atzean ez gelditzako asmoarekin (argazkia NecocheaEE)]
[Lasterketa bukatu ostean talde argazkia atera zuten korrikalariek Necocheako Euskal Etxearen aurrean (argazkia NecocheaEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus