Necochea, Argentina. Euskal Aste Nazionalaren baitan urtero egiten den Euskal Etxeetako Liburutegien ohiko topaketak berritasun garrantzitsua aurkeztuko du aurten. Bertaratzeaz gain, larunbat goizean egingo den 22. Liburutegi Topaketa YouTubez ere segituko ahal izango da eta txat bidez parte hartzeko aukera eskainiko du. Oraingo honetan, topaketak “Artxibo Historikoak” gaia jorratuko du. Eta, ohi bezala, liburutegi bakoitzaren egoerari buruzko informazioa trukatuko da, eta liburutegiek euren material bikoiztuak edota partekatu nahi dituzten berriak ere ekarriko dituzte.
Liburutegien Bileraren egitaraua
- 09:30etan: Ongietorria
- 09:45etan: Hitzaldia. “Memoriaren balioa, Euskal Diasporaren Artxiboaren kasua”, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranbururen eskutik
- 10etan: Tailerra: “Oinarrizko jarraipide artxibistikoak dokumentazio historikoa antolatzeko”, Claudia Langhain artxibozainaren eskutik. Buenos Aires Probintziako “Dr. Ricardo Levene” Artxibo Historikoa, La Plata
Bilera ahalik eta hobekien antolatze aldera, antolatzaileek eskatzen dute parte hartzeko asmoa dutenek berresteko euren partaidetza bi email hauetara idatziz: bibliotecacentrovasco@yahoo.com.ar eta centrovasconecochea@yahoo.com.ar, eta adieraztea bertan, aurrez aurre edo birtualki izango diren partaide. Eta birtualki parte hartuz gero, zein emailaren bidez egingo duten, bileraren esteka bidali ahal izateko.
Bilera azaroaren 11an, larunbatean, izango da Euzko Etxeko Euskara ikasgelan (58 eta 65tik sartuz, ezkerretara) eta 9:30etan puntu puntuan hasiko da. Online transmisioa jarraitzen dutenek txataren bidez galderak edo iruzkinak luzatu ahal izango dituzte. Ekitaldia 'Biblioteca Centro Basko' Youtubeko kanalaren bidez transmitituko da, helbide honetatik https://www.youtube.com/@bibliotecacentrobasko2998.
Ez ahaztu emaila bidaltzea eta... larunbatera arte!