euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako Euskal Astea 2023: Argentinako dantza talde zuzendariak eta FEVAko musikariak abuztuan bilduko dira

2023/08/02

FEVAk Argentina osoko musikariak bilduko ditu abuztuaren 19-20an Cosquinen; eta 26an, euskal dantza talde zuzendariak Bahia Blancan
FEVAk Argentina osoko musikariak bilduko ditu abuztuaren 19-20an Cosquinen; eta 26an, euskal dantza talde zuzendariak Bahia Blancan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Neguko atsedenaldiaren ostean, Argentinako Euskal Etxeek ohiko erritmoari heldu diote berriro, Necochea hiriari begira. 2023ko Euskal Aste Nazionalerako hiru hilabete falta diren honetan abian da herrialdeko euskal komunitatearen urteko hitzordu nagusian parte hartuko duten EEetako oholtza gaineko partaideen koordinazioa. Karia horretara,  bi topaketa garrantzitsu antolatu ditu FEVAk abuztuan: dantza taldeetako zuzendarientzako tailerra eta aktibo dauden FEVAko euskal musikarien aurtengo bigarren topaketa.

Bahía Blancara goaz. Bertako Beti Aurrera dantza taldearen urteurreneko ospakizunen baitan, Argentinako dantza taldeetako zuzendariak Unión Vascara bilduko dira abuztuaren 26an. Ekitaldia bertako Manu Irastorzak eta Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeko Josetxu Astolfik koordinatuko dute. Egun osoan zehar garatuko duten tailer lanaz gain, bertaratzen direnek, Beti Aurreraren 75. urteurrena ospatzeko larunbat gauean egingo den Dantza Erakustaldian eta ondorengo erromerian hartuko dute parte.

Topaketa eta ikuskizuna Cosquín-en

Euren aldetik, euskal etxe argentinarretako musikariek abuztuaren 19 eta 20ko asteburuan bilduko dira Cordoba probintziako Cosquín-en. 2023ko Euskal Aste Nazionalean joko duten errepertorioa entseatzearekin batera, hiru mahai-inguru antolatu dituzte, honako izenburuez “Jauziak: Dantza-Musika biak batera? Galdera asko, zenbait erantzun”; “Panderoaren rola gurean. 23-24ko erronka” eta “Txalaparta euskal etxeetan”. Kalejira baterako deia ere egin dute Cosquingo kaleetan eta, igandean, 20etan, herrialde osotik etorritako 20 bat euskal musikarik emanaldia eskainiko dute Alma Encantada antzokian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia