euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako EEan izan ostean, gaur aterako du emaitza bere saioan Ariel Rodriguez Palacios telebista sukaldariak

2007/07/16

Ariel Rodríguez Palacios (erdian), Euzko Etxeko lehendakari Felipe Muguerza eta lehendakariorde José Antonio Alustiza alboan, dantzarien arkupean
Ariel Rodríguez Palacios (erdian), Euzko Etxeko lehendakari Felipe Muguerza eta lehendakariorde José Antonio Alustiza alboan, dantzarien arkupean

PUBLIZITATEA

Sukaldari ezagunak zuzenean dastatu nahi izan zuen Necocheako Euzko Etxean egiten den euskal sukaldaritza eta bisita egin zuen bertara. Zuzendaritzako kideek eman zioten ongietorria, eta dantzariek aurresku eta fandango bana eskaini zioten. Bisitaren isla gaur bertan aterako da telebistaz 'Secretos de Maestro' haren saioan, hiru emanalditan eta emisioa datorren larunbatean errepikatuko da, beste bitan.
Gaurko egunean zehar euskal sukaldaritzaz telebistaz eskainiko diren irudiak sukaldari ezagunak maiatz hondarrean Necocheako Euzko Etxea-ra egindako bisitari dagozkie. Ariel Rodríguez Palaciosek 'gure euskal etxean egiten den lanaren abiapuntutik murgildu nahi izan zuen euskal sukaldaritzaren uretan', azaldu diote BasqueHeritage.com-i erakunde euskal-necocheatarretik.

[Ariel Rodríguez Palacios, ezker, Horacio Zubillaga-rekin Necocheako Euzko Etxe-ko Gastronomia leku berrituan eginiko grabaketan]

Duela gutxi berritutako Gastronomia txokoan aritu ziren gehienbat saiorako irudien grabaketan, eta besteak beste pintxoak, arrainak, baratxuri zopa eta euskal sukaldaritza tradizionaleko plateren ezaugarriak azaltzen eta dastatzen jardun zuten. Jendetasuna eta umore ona nabarmendu ziren saioan eta konexio ona gailendu zen Rodríguez Palacios eta bertaratutakoen artean, bereziki plateren prestatzaile izan zirenen eta chef-aren artean, espero zitekeenez sukaldaria erabat sartu baitzen bere lanean eta barnetik eta pausoz pauso ezagutu nahi izan baitzuen errezeta bakoitza eta berau egiteko egon ohi diren 'sekretu' eta 'trukoak', euskal etxetik aitortu dutenez.

Bertan grabatutako irudien laburpena gaur astelehena, uztailak 16, eskainiko du sukaldariaren 'Secretos del Maestro' saioak ohi bezala Utilísima kable seinalearen bidez, hirutan: goizeko 7:00etan, arratsaldeko 15:00etan eta gaueko 23:30etan. Emisioa berriz ere eskainiko da datorren larunbatean, 21:00etan eta 22:30etan.


Lotura interesgarriak

Necocheako Euzko Etxea
www.euzkoetxea.com.ar

Necocheako Euzko Etxeak su eman zion Sorgina-ri
2007ko uztailaren 5ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

Hipolito Zubillaga Iturralde hil da Necochean
2007ko otsailaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana

Necocheak danborradarekin ospatu zuen San Sebastian eguna
2007ko urtarrilaren 24an BasqueHeritage.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia