euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necochea eta Chaveseko bikoteek irabazi dute Necochean Emakumeen I. Pilota Paleta Topaketa probintziala

2019/06/27

Necocheako I. Pilota Paleta Emakumezkoen Topaketa probintziala
Necocheako I. Pilota Paleta Emakumezkoen Topaketa probintziala

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Ekainaren 15ean egin da Euzko Etxeko trinketean Necocheako I. Pilota Paleta Topaketa probintziala, euskal elkartea bera eta Buenos Aires probintziako Pilota Federazioa antolatzaile. Proposamena arrakastatsua izan da oso eta Tandil, Rauch, Gonzales Chaves, Juarez, Dorrego, Buenos Aires eta Necocheako pilotariak izan ditu partaide, bi kategoriatan: zortzi bikotek, pilota gogorra kategorian eta zazpik ‘pilota nukleo’ izenekoan. Antolatzaileek azaldu due profesionalak ez diren pilotariak bildu nahi izan dituztela, "emakumeen partaidetza bultzatuz, azken bolada honetan nahiko geldi egon delako”. Irabazleak, ‘pilota nukleo’ kategorian, Chaveseko Pilota Klubeko Nayra De Carly eta Victoria Goytiño izan dira eta ‘pilota gogorrean’, Tandilgo Euskal Etxeko Albertina Corbal eta Mildred Saavedra.

Deialdiak lortutako arrakasta ikusita, bigarren Topaketa bat antolatuko dutela jakinarazi dio EuskalKultura.com-i Joseba Bilbao pilota arduradun necocheatarrak, oraingo honetan Tandilen, data baieztatzeke.

Eta bigarren berri on bat ere aurreratu digu izen handiko pilotariak, esan nahi baita abenduaren 5etik 9ra Emakumezkoen Nazioarteko Pilota Paleta Txapelketa antolatuko duela Necochealp Euzko Etxeak, partaideak Estatu Batuetako, Peru, Uruguai, Txile eta Argentinako bikoteak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia