euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necochea, Argentina: Euzko Etxea prest dago Gizataldeen Azokan parte hartu eta San Sebastian Eguna ospatzeko

2018/12/28

Necocheako 2018ko San Sebastian Eguna
Necocheako 2018ko San Sebastian Eguna

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Uda sartua da dagoeneko Hego Hemisferioan eta euskal necocheatarrek urtarrilero antolatzen duten programa bereziari ekingo diote. Izan ere, turista andana iristen dira sasoi honetan Necocheako hondartzetara eta bertakoak luzitu egiten dira euren proposamenekin. Aurtengo Gizataldeen Azoka urtarrilaren 17tik 20ra izango da, eta Euskal Etxeko danbor-jotzaileak 20an, San Sebastian egunean, euren danborradarekin kaleratuko dira Donostiako festarekin bat eginez, turista artean eta udako giroan baina. Txoko gastronomikoa ere muntatuko dute Euzko Etxeko lagunek Miguel Lillo Parkean.

San Sebastian Eguneko programa necocheatarraren barruan meza antolatu du Euskal Etxeak urtarrilaren 20an Villa Diaz Velez-ko Nuestra Señora de Lourdes Parrokian. Bere egitarau kaxkarinak, ordea,Gizataldeen Azokakoa gainditu eta ondoko astean egituko dute, euren San Sebastian jaia urtarrilaren 24an, 25ean eta 26an ere ospatuz.

24an, osteguna, Sagardotegi Gaua antolatu dute Euzko Etxean; 25ean, ostirala, Pintxo Eguna; eta 26an, larunbata, erromeria, Etxeko alkatearen hautaketa, Danborrada eta euskal dantzak bilduko dituen ekitaldian. Informazioa eguneratzen joango dira Facebooken, Centro Vasco Necochea kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia