Buenos Aires, Argentina. Hamaika herrialdeko emakume feministek osatzen duten ‘Las Virulentas’ kolektiboak helburu zehatza dauka: hausnarketa bultzatzea entretenimenduaren industrian dauden ezberdintasunen inguruan, ikusleen –batez ere gazteen– arteen kontzientzia areagotuz. “Emakumeok telesailak edota pelikulak ikusten ditugunean ereduak bilatzen ditugu. Baina normalean emakumeok azpiordezkatuta gaude industria honetako arlo guztietan”, adierazi du taldeak.
Egoera hau mahaigaineratu eta salatzeko, eta arazoari buruzko eduki sorta berri bat abiatzeko koletiboak Itziar Ituñoren figura aukeratu zuen, ezaguna bera “mundu osoan Raquel Murilloren pertsonaia harrapakorragaren interpretazioagatik eta emakume askorentzat inspirazio iturri bihurtu zena” eta dokumentala osatu zuen aktore basauritarraren ibilbide eta egungotasunaz.
‘La mujer que se rebela’ (matxinatzen den emakumea) dokumentalak jatorrizko materiala biltzen du eta helburu du “La Casa de Papel telesailak dakarren ikuspuntu feminista partekatzea” ez ezik, Ituño partaide izan duten proiektu ugarien berri ematea. Aipagarria da jatorrizko gidoia gazteleraz egin zitzaiola, baina ondoren itzuli eta euskaraz, alemanez, frantsesez, ingelesez, portugesez, errumanieraz eta italieraz ere egin zaizkiola bertsioak.
Hauxe da dokumentala:
Filma, utzitako hamaika iruzkinekin batera, kolektiboaren Youtube-n ere ikus daiteke, link honetan.
Las Virulentas sare sozialetan:
Instagram: @lasvirulentas
Twitter: @virulentas
Youtube: Las Virulentas
TikTok: @lasvirulentas
Facebook: Las Virulentas
Helbide elektronikoa: somoslasvirulentas@gmail.com