euskal diaspora eta kultura
2010/07/27
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Rene Redzepi, Yukio Hattori, Mássimo Bottura, Michel Bras, Dan Barber, Gastón Acurio, Alex Atala eta Heston Bluementhal dira Basque Culinary Centereko nazioarteko aholkulari batzordea osatuko duten zortzi sukaldariak. Mondragon Unibertsitateak eta euskal sukaldariek 2009ko martxoan sortu zuten 'Basque Culinary Center' Fundazioa, erakunde publikoen laguntzarekin. Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzien Fakultatea eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa bilduko dituen egitasmoa 2011n jarriko da abian.
Zentro honen helburua Gastronomia Zientzien arloetan prestakuntza eta ikerketa lantzea, berrikuntza eta ezagutza transferitzea, eta unibertsitate, teknologia zentro, enpresa eta erakunde publikoen artean lankidetzako ikerketa-prozesuak sorraraztea da, modu horretan ezagutza sortu eta transmitituko duen sarea garatzeko.
Hamabi hilabeteko lana geratzen da aurretik. Datorren udan prest egongo da zientzia gastronomikoetan nazioarteko erreferente bilakatuko den eraikina. Horrela, 2011-2012 ikasturtean Estatuko Zientzia Gastronomikoen lehen Fakultatea bilakatuko da eraikina eta I+G zentroak sukaldari unibertsitarioen lehen promozioa hartuko du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus