Ekainaren 14an Mexiko Hiriko Colegio de la Vizcaínas zentroak euskal eta nafar presentziari buruzko nazioarteko bigarren mintegia egingo du. Topaketa honetan euskaldunek Mexiko eta Ertamerikako historian utzitako arrastoa aztertuko da, XVI. mendetik XX. mendea arte.
Mexiko Hiria, Mexiko. "La Presencia Vasco-Navarra en México y Centroamérica, siglos XVI-XX" izeneko mintegia egingo da datorren ekainaren 14an Mexiko Hirian. Antolatzaileak Jose Maria Basagoiti Artxibategi Historikoa eta Mexikoko Euskalerriaren Lagunen Elkartea dira.
Mintegiaren bigarren edizioa izango da aurtengoa eta bertan euskaldunek Mexikon eta Ertamerikan historikoki izan duten eragina eta ekarpena aztertuko da. Topaketa Mexiko Hiriko San Ignacio de Loyola Ikastetxean egingo da, Colegio de las Vizcainas izenarekin ezaguna dena. Mintegia interesa duen edonori irekia da eta sarrera doakoa izango da.
Egitarau osoa, hemen.