euskal diaspora eta kultura
2010/09/24
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Alemania, Australia, Frantzia, Danimarka, Galizia, Irlanda, Italia, Letonia, Norvegia, Polonia, Suedia, AEBak, Luxenburgo, Eslovenia, Portugal eta Euskadiko adituak Bilbon bilduko dira hilaren bukaeran, AEMIk Urteroko Bilkura dela-eta egingo dituen topaketetan.
Topaketon antolatzailea Eusko Jaurlaritza izan da, AEMIko kide baita Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzaren bitartez. Hala, Julián Celayak, zuzendaritzako buruak, irekiko ditu topaketak hilaren 30ean, eta Guillermo Echeniquek, Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkariak, itxiko ditu urriaren 1ean.
Urteroko Bilkura
Biharamunean, urriaren 2an, AEMIk bere Urteroko Bilkura egingo du. Bilera itxia izango da. AEMIko kideek joan den urteko bilkuran erabaki zuten aurtengoa Bilbon egitea, helburu bikoitzarekin: alde batetik Euskal Herria, migrazio historiko handia izan duen lurra, ezagutzea, eta bestetik Europa hegoaldeko erakundeak erakartzea (izan ere, AEMI gehienbat Europa Iparraldeko elkarteek osatzen dute).
Mintegia ingelesez egingo da eta antolatzaileek entzule gisa parte hartu nahi duten ikasleei bertaratzeko gonbitea egiten diete. Egitaraua eta informazio gehiago, AEMIren webgunean.
New Yorkeko Ellis Island-en erakusketa
AEMIko partaide izateari esker antolatu ahal izan zuen Eusko Jaurlaritzak joan den otsailean New Yorken, Boiseko Euskal Museoarekin batera egin zuen AEBetako euskal migrazioari buruzko erakusketa. Hidden in plain sight: the Basques (Begibistan izkutatuta: Euskaldunak) izena zuen erakusketak eta otsailetik maiatzera Ellis Islandeko museo ezagunean egon zen ikusgai. 400.000 bisitaritik gora jaso zuen eta datozen hiru urteetan Boiseko Euskal Museoan izango da ikusgai.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus