euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azaroaren 27a baino lehen behar dira helarazi Euskararen Egunean emango den 2008ko ENE sarirako hautagaitzak

2008/11/17

Nestor Basterretxeak ENE sarietarako diseinatutako anagrama
Nestor Basterretxeak ENE sarietarako diseinatutako anagrama

PUBLIZITATEA

Azaroaren 27a baino lehen bidali behar dira munduan euskara bultzatzen nabarmendu diren elkarteen ahalegina goraipatzeko eratutako ENE Sarietarako hautagai proposamenak. Hirugarren deialdia du Eusko Ikaskuntzak EuskoSareren bidez Euskararen Nazioarteko Egunarekin (ENE) batera egiteko sortutako ekimen honek. Munduko hainbat tokitan euskararen inguruan garatzen den lan askotan isila eta gutxi ezagutzen dena errekonozitu eta ezagutarazteko eratua, aurreko edizioetan Argentinako Mar del Platako 'Artaburu' Euskara Taldeak eta Bartzelonako Euskal Etxeak jaso dituzte sariok. 2008ko saridunaren izena, ohi bezala, Abenduaren 3an emango da, Euskararen Nazioarteko Egunean.

Donostia, Gipuzkoa. 2006ko Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan sortu zituen Eusko Ikaskuntzak euskararen arloan urtean zehar nabarmendu diren Euskal Herritik kanpoko erakundeei zuzendutako ENE Sariak, euskararen unibertsaltasuna aldarrikatuz. Euskal Herritik kanpo euskara sustatzeko lanetan diharduen edozein erakunde izan daiteke hautagai. Euskal hizkuntza eta horren adierazpideak zabaltzeko lana hartzen da euskara sustatzeko lantzat: irakaskuntza, literatura idatzia, ahozkoa, zinea... eta sortze lan oro. Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 27an amaituko da eta epaia, berriz, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, emango da. Nestor Basterretxeak diseinatutako eta eratutako anagramaren burdin eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzio bat jasoko du irabazleak, baita jendaurreko aitortza publikoa ere.

Parte hartzeko oinarriak:

- Parte hartu nahi duten erakundeek beren jardueraren laburpen bat bidali behar dute EuskoSarera (info@euskosare.org). Laburpen horrek gehienez A-4 neurriko bost orri izango ditu, eta bertan Epaimahaiak kontuan hartzeko interesgarri irudituko zaizkien xehetasun guztiak azalduko dituzte: erakundearen sorrera data; euskararen inguruan urtean burutzen dituzten ekintzak; ikasle kopurua, hala badagokio; argitalpenak eta antzekoak; lorturiko goraipamenak eta sariak; eta abar.

- Euskal Herritik at euskara sustatu, lagundu edota bultzatzen duen edozein erakundek har dezake parte. Euskara eta bere espresio bideak hedatzeko saioak eta ahaleginak hartuko dira euskara sustatzeko lantzat: irakaskuntza, literatura idatzia, ahozkoa, zinea… eta sortze lan oro.

- Epaimahaia: Eusko Ikaskuntzak izendatuko duen Epaimahai batek hartuko du erabakia. Baloratzeko orduan, Epaimahaiak alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak hartuko ditu kontuan, sustapen ideietan ageri den berritasunarekin batera.

Aurreko edizioetan Argentinako Mar del Platako 'Artaburu' Euskara Taldeak (2006) eta Kataluniako Bartzelonako Euskal Etxeak (2007) jaso dute saria.

Lotura interesgarriak

-ENE Sariaren baldintza guztiak Eusko Ikaskuntzaren webgunean
-ENE Sariaren baldintzak EuskoSareren webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia