euskal diaspora eta kultura
2008/12/08
PUBLIZITATEA
Montevideo, Uruguai. Pintoreak hormetan egindako bi lanen pausoak eta genesia kontatzen du bere blogean, egite prozesuko argazkiz ongi hornituta. Algortako muralari dagokionez, Mario Sarabi artista lokalak bultzatu zuen eta bertako kapera bateko horma txurien gainean egina da, ezinbesteko kolaboratzaile eta artistakide bertako auzokide eta biztanleak izan direla, kasu askotan haur eta gaztetxoak. Algorta uruguaiko Rio Negro departamenduan dagoen herri bat da.
Paysandú departamenduko Arroyo Negro herriskari dagokionez --80 biztanle besterik ez ditu-- kasu honetan ere murala bertako herritarrak partaide garrantzitsu izanik burutu zen, Mario Sarabi eta Policlinica izeneko ospitaleko erizain bat, Patricia izenekoa, eragile, baina biztanle arruntak Damian Ibargurenen laguntzaile gogotsu. Hau Algortakoaren aurretik egin bazen ere, gaia bietan bera izan da, Giza Eskubideei buruzkoa, Uruguaiko Nazio Batuen Erakundearen adarrak Giza Eskubideen Gutunaren 60. urteurrena ospatzearen karietara deitutako mural lehiaketaren barnean.
Lotura interesgarriak
-Xehetasun gehiago Damian Ibagurenen blogean
-Damian Ibargurenen lanen webgune nagusia: www.damian-uy.com
-Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
-Algorta herria, Uruguain
-Euskal Herriko Algorta
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus