euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Navarro hiriko euskal argentinarrek Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dute "euskal etxe berri baten hazi gisa"

2022/09/05

Ezkerretik eskuinera, Navarroko J. Iriberri, 'El vasco' Barandiaran, M. I. Llanos Luloaga, C. Etchart eta M. Apaolaza
Ezkerretik eskuinera, Navarroko J. Iriberri, 'El vasco' Barandiaran, M. I. Llanos Luloaga, C. Etchart eta M. Apaolaza

PUBLIZITATEA

Navarro, Argentina. Beste hiri bat bildu da munduan, eta bereziki euskal diasporaren baitan, Gernikako Haritzaren kimuak landatu eta hazten ari diren tokien zerrendara. Orain bi aste, abuztuaren 27an, Buenos Aires probintziako Navarron bertako euskal komunitateak elkarretaratze batera deitu zuen eta Gernikako Arbolaren kimua landatzeko zeremonia burutu zuten Ex Combatientes plazan, Olavarriako Gure Herria dantzari ohien taldeak emandako ale bat baliaturik.

Ekitaldiari hasiera emateko, Jose Joaquin Saldías historialari eta ikertzaileak bidalitako gutun bat partekatu zuten. Aste gutxi dira hirian bertan ehun pertsona baino gehiago bildu zirela Saldiasek bere 'Aventura en las Pampas. Memoria de la presencia vasca en Navarro' liburua aukezteko José Ruiz de Erenchun liburutegian egindako saioan. Errepidez hiriburutik ehundik zertxobait gora kilometrotara dagoen 20.000 biztanleko hiria da Navarro, zeinaren Izena Miguel Navarro kapitain iruinxemeari zor baitzaio, Buenos Airesko auzokide fundatzailea, Nafarroan ezkondua, eta aita, Juan de Alpas, nafar hiriburukoa ere zuena, R. A. Molinak Diccionario biográfico de Buenos Aires (1580-1720)-en azaltzen duenez.

Kimua landatu aurretik, ‘Plegaria por un roble retoño’ olerkia irakurri zuten, Navarroko María Alicia Esain idazleak karia horretara berariaz idatzitakoa. Bertaratutakoek lurra botaz hartu ahal izan zuten parte landaketan, eta ondoren Gernikako Arbola abestuz. Ekitaldia amaitzeko, María Inés Llanos Luloaga Navarroko Bake Epaile eta euskal jardueren sustatzaile denak eskerrak eman zizkien Navarroko Udalari, soldadu ohiei eta Gure Herria taldeari, Navarron "euskal etxe berri baten hazi gisa" jasotzen duten kimuagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia