Donostia-San Sebastian. National Geographic aldizkari estatubatuar ospetsuak artikulua argitaratu du gaur ostirala Picassok inspiraziogai hartu zuen Gernikako Bonbardaketari buruz, sarraskiko hainbat argazki eta infografia plazaratuz, Francoren aliatu ziren hegazki nazi eta faxistek 1937ko apirilaren 26an burutu zuten operazioaren xehetasun eta emaitzak aipatuta. Artikulua, National Geographic-en edizio espainiarrari dagokio eta Estanislao Jarak sinatzen du, izenburu duelarik "Gernikako Bonbardaketa 1937an, Picasso inspiratu zuen sarraskia. Topa itzazu pintore malagatarra bere obrarik famatuenetako bat egiteko inspiratu zuten irudietako batzuk".
Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentruko zuzendarikide den Xabier Irujo irakasleak, bonbardaketa sakin ikertu duenak, azaltzen du erasoaren oinarria bi gauza izan zirela: izuaren bonbardaketa eta gerla esperimentu bat. Harekin jaioko zen hiriak bonbardatzeko modu berri bat, lehergaiak eta proportzioa, eta hauek jaurti behar zituzten hegazkinen formazioa milimetrora kalkulatuko zituena. Birrintzea erabatekoa izango zen eta ondoren, Varsovia bezalako hiriek jasango zuten Bigarren Mundu Gerlan, Gernika probaleku gisa hartua izan zen hartan erabilitako modus operandi bera aplikatuz, bukatzen da artikulua.