euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

National Geographic-ek Boise eta Jaialdi gomendatzen ditu 'Munduko 25 lekurik onenak 2025an bidaiatzeko' artikuluan

2024/10/22

National Geographic-ek ez dauka zalantzarik 2025erako Boise eta bertako Jaialdi euskal festa gomendatzerakoan 2025erako
National Geographic-ek ez dauka zalantzarik 2025erako Boise eta bertako Jaialdi euskal festa gomendatzerakoan 2025erako

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. "2025ean bidaiatzeko munduko 25 leku onenak" hautatu ditu National Geographic aldizkariak eta izenburu horretako erreportaian eman ditu ezagutzera bere azken zenbakian eta hara non mundu osoko leku eta plan hautu horien artean euskal proposamen bat dagoen, baina ez Europako Euskal Herrikoa, Diasporakoa baizik, Idahoko Boise eta Jaialdi 2025 aholkatzen baititu aldizkari ospetsuak datorren urtean bisitatzeko munduko leku eta zeregiteko edo plan egoki bezala.

Testuak ez du zalantza izpirik gomendioari buruz eta hitzez hitz dio: "Zergatik joan Boisera? Euskaldunen festa partekatzera" eta Jaialdi aipatzen du zuzenean, 2025eko uztailaren 29tik abuztuaren 3ra bitartean Idahoko hiriburuan ospatuko den euskal jai erraldoia. Zertan den edo nola edo nork egin duen hautua? Honela saltzen du: "Luzuko trenez Malasian barrena bidaiatzetik, sumendi aktibo batean ibilaldiak egitera Guatemalan, ezagut itzazu 2025an galdu ezin dituzun proposamenak, National Geographic-eko esploratzaile, argazkilari eta editoreek kontu handiz hautatuak".

Boise buruz, hiriaren erdiguneko "Basque Block euskal auzo famatua" aipatzen du, eta hurrengo uztailaren 29tik abuztuaren 3ra bertan egingo diren euskal festak kalean, dantzaldiak, musika ikuskizunak, eta Kirol Gaua, gizon eta emakume aizkolari eta herri-kirolariak partaide. Aipatu ere, Sofia Jaramillo argazkilariak ateratako argazki dotore bat lagun duela aipatzen du, Idahon urtero Trailing of the Sheep izenpean artzaintza ospagai eta euskal dantzariak partaide antolatzen den festan egindakoa.

2025ean bisitazeko gainerako 34 gomendioak bariatuak dira, Guatemalako Antigua sumenditik Tunisiako arrasto errometaraino, tartean Eastern & Oriental Express trenean ibiltzea Indian, Ocalako Basoa Floridan, Tailandiako Bangkoken tenplu birsortu bat bisitatzea, Indonesiako Raja Ampat-en urpeko pasealdia, Mexikoko Guadajarako mariachiak, Italiako monasterio zenobitak, Groenlandiako glaziarrak, ibilbide bat Errumaniako Transilvanian, Brasilgo Cerradon hegaztiak eta otsoak begiratzea, janari-bidaia Senegalen, Kanadan Haida Gwaii leinukoen lur anzestralean barneratzea eta Kanpoko Hebridetako bide zelta bat, besteak beste.

Zorionak Boise eta Jaialdi!

National Gepgraphic-eko erreportajea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia