Donostia-San Sebastian. Egiari zor, aldizkari prestigiotsua da mundu mailan National Geographic eta, proposatzen duenaz haratago, artikulu honek ez dio gure ustez ohore egiten prestigio, rigore eta sendotasun ildo horri, baina National Geographic-ek argitaratu duenez, zabalkunde maila bat izango du eta karia horretara ekarri nahi izan dugu hona. Artikulua Erin Blakemore izeneko batek sinatzen du eta joan den ostegunean eman zen argitara "How the Basques became an autonomous community within Spain" (Nola bilakatu ziren euskaldunak Espainia barneko autonomi-erkidego bat) izenburuarekin, "The centuries-long struggle for Basque independence may set an example for similar groups in the country" (Euskal independentziaren aldeko mendeetako borroka adibidea izan daiteke antzeko taldeentzat herrialdean) azpititulupean, Kataluniak bizi duen egoeraren testuinguruan.
Hemen irakur dezakezu artikulua.