Vitoria-Gasteiz. National Geographic aldizkari ospetsuak 2021ean bidaiatzeko munduko lekurik onenen zerrenda kaleratu du, eta Vitoria-Gasteiz hiria kokatu du gomendio horien artean. Bidaiatzeko aukera datorren urte honetan itzuliko dela aipatuz, 25 lekuak bost kategoriatan hautatu ditu, gogoan izan dituela abentura, kultura eta historia, natura, familia eta iraunkortasun irizpideak.
"Urte berria sartu aurretik, bidaiatzeko aukera laster itzuliko delakoan, irrika bizian gaude zurekin konpartitzeko denbora loturarik gabeko 25 ipuin hauek, zure ondoko irteeren gidari izan daitezen". "Oraintxe duzu zure hurrengo bidaiarekin amesteko eta haren oinarriak ezartzeko aukera. Datorren urterako bidaia hauen zerrenda inspirazio izatea desira dizugu".
Hona National Geographic-ek hautatutako munduko 25 lekuok:
Abenturen ametsa
-Katmai National Park, Alaska
-Dominica, Karibea
-Los Glaciares National Park, Argentina
-Svaneti Eskualdea, Georgia
Kultura eta historia
-Tulsa, Oklahoma
-Pueblo Nazioak, New Mexico
-Magallaes-en legatuaren 500 urteak, Guam
-Gyeongju, Koreako Errepublika
-Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria
-Tonglu, Txina
Natura leku ederrak
-Isle Royale, Michigan
-Cerrado, Brasil
-Lord Howe Island, Australia
-Yellowknife, Kanada
Famili bidaia izugarri baten plana
-British Columbia Indigena, Kanada
-Floridako Espazio Kostaldea
-England Coast Path
-Hortobágy, Hungaria
-Transilvania, Errumania
Eutsi bidaia jasangarriei
-Denver, Colorado
-Urazpiko museoa, Alonissos, Grezia
-Gabon-go 13 parke nazionalak
-Kaledonia Berria
-Copenhagen, Danimarka
-Freiburg, Alemania