euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

National Geographic aldizkariak Albaola eta euskal baleazaleei eskaini dizkie bere abuztuko zenbakiko 24 orrialde

2018/07/30

National Geographic-en abuztuko zenbakia Albaolari eta euskal baleontziei eskainitako 24 orrialderekin
National Geographic-en abuztuko zenbakia Albaolari eta euskal baleontziei eskainitako 24 orrialderekin

PUBLIZITATEA

Pasaia, Gipuzkoa. “A bordo de un sueño”ren izenburupean National Geographic-ek Albaolaren proiektuari artikulu bat dedikatu dio. National Geographic-aren abuztuko alea iritsi da azkenean liburudendetara. Barruan, euskal baleazaleen historia irudikatzen duten ilustrazioen zabalgarri bat, 10 orrialdekoa, eta Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian eraikitzen ari den San Juan baleontziaren proiektuari buruzko 14 orri. Biak Albaola eta National Geographic-ek burututako elkarlan baten ondorioak dira.

1985. urtean National Geographic-ek San Juan baleontziaren historia mundura ezagutzera eman zuen. “16TH CENTURY Basque Whaling in America”, zioen portadak. Argazkian, Parks Canada-ren urpeko arkeologo taldearen kide batek San Juanaren saskarren barenga bat zuen esku tartean, Pasaian eraikitako eta 1565ean Red Bay-en hondoratutako baleontziarena hain zuzen. Gaur, 33 urte pasa eta gero, San Juan-a eta bere historia berriz ere protagonista bihurtu dira espainiako NG-en, bai eta EE.BBetako NGen eta Alemaniako NGen ere.

Fernando G. Baptistak, Washington D.C.- ko National Geographic-aren egoitzan infografia arloaren editore nagusia dena, Albaolara iritsi zen egun batean. Bere helburua: 16. mendeko euskal itsas industria ilustrazioetan irudikatzez zen. Elkarlan honen fruitu da abuztuko edizioko zabalgarria: lehenengo bi orrialdeetan 16. mendeko Pasaiako portua irudikatzen da eta bertan baleontzien bidaia prestatzen ari dira, hurrengo bietan zamaren antolaketa, zabalgarriaren erdiko 4 orrialdeak balea eta balearen ehizari dedikatzen diote eta azkeneko bi orrietan baleontzia ageri da, bete-beterik bueltatzeko prest.

“Tras el hallazgo del pecio de un galeón vasco – presumiblemente el San Juan– en aguas canadienses, National Geographic publicó un artículo sobre su exploración (portada de julio de 1985). Hoy revisitamos la historia de aquella nao del siglo XVI para ilustrar los riesgos y las recompensas que deparaban a los vascos aquellas regiones ignotas que llamaron Terranova. Su objetivo: las ballenas barbadas y el saín, el aceite obtenido de su grasa que hoy valdría millones de euros” -Introducción del desplegable, F. G. Baptista-.

Zabalgarria eta gero, kazetaria eta idazlea den Enma Lira-ren erreportaia hasten da: “En una nave industrial de Pasaia, Gipuzkoa, la nao San Juan cobra vida gracias a una rigurosa reconstrucción histórica”. Enmak lehengo pertsonan idazten du eta ipuin bat izango balitz bezala bizitutako emozioak eta esperientziak deskribatzen ditu. Idazleak Fakoriaren bazter guztietatik ibili zen eta Albaola taldeko hainbat kideei elkarrizketatu zituen, horien artean Albaolako Presidentea den Xabier Agoteri. Honela ematen dio hasiera artikuluari: “La réplica de la nao San Juan, a tamaño real, se esconde de ojos indiscretos en el interior de un gran cubo de madera, como un regalo por abrir. Cuesta imaginar que esta sencilla estructura asomada al mar, en el corazón de esta ría guipuzcoana, atesore en su interior todo el conocimiento de los maestros navales de hace 500 años. A bordo del barco que me acerca al astillero me embarga una emoción inexplicable y antigua. Estoy exactamente a diez minutos y cinco siglos del lugar desde el que los antiguos balleneros vascos daban el salto al Atlántico”.

National Geographic-ek San Juan baleontziari dedikatutako 24 orrialde hauek mugarri berri bat izan dira Albaola Elkartearentzat, bere lanaren errekonozimendu bat hain zuzen. Gainera, 2018ko uztaila honetan iristen da, Faktoria ireki zeneko 4.urteurrena ospatzeko opari gisara. Abuztuaz gain, urteko beste hilabete guztietan baleazaleen historia hau bizirik eta bisitagarri dago Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian.

-Albaolako ordutegia, asteartetik igandera 10etatik 14etara; eta 15etatik 19ak arte



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia