Nantes, Frantzia. Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol (FCEN) jaialdiak 24. urtez euskal zinemaren programazio zabala eskainiko du. Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloan euskal ekoizpen nabarmenak eta euskal zinemagile erreferenteen lanak ikusi ahal izango dira. Zinemaldia gaur ostiralean bertan hasiko da eta martxoaren 29ra arte luzatuko, 17 produkzio ikusgai: 9 luzemetraia, Kimuak programako 7 lan eta minisail bat. Gainera, bi euskal filmek sekzio ofizialean lehiatzeko aukera izango dute, Euskal Lehioa babesten duen Etxepare Euskal Institutuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
FENÊTRE BASQUE 2025
Sail ofiziala, lehiaketa:
- ‘Marco, l’enigme d’une vie’ (Aitor Arregi, Jon Garaño, 2024)
- ‘Azken Erromantikoak’ (David Perez Sañudo, 2024)
Dokumental onenaren saria:
- ‘Chaplin, espíritu gitano’ (Carmen Chaplin, 2024)
- ‘Los Williams’ (Raúl de la Fuente, 2024)
Film luzeak:
- ‘Erreplika’ (Pello Gutiérrez, 2024)
- ‘Tratamos demasiado bien a las mujeres’ (Clara Bilbao, 2024)
- ‘Irati’ (Paul Urkijo, 2022)
- ‘Tasio’ (Montxo Armendáriz, 1984)
- ‘Los aitas’ (Borja Cobeaga, 2025)
Kimuak 2024:
- ‘Etorriko da’ (Izibene Oñederra)
- ‘Todo lo cubre la sal’ (Joana Moya)
- ‘Exergo’ (Jorge Moneo)
- ‘Dinosaurioak’ (Koldo Almandoz)
- ‘Utländsk’ (Alba Lozano)
- ‘Patrimonio’ (Aitor Abio)
- ‘Errotatiba’ (Iratxe Fresneda)
Beste euskal ekoizpen batzuk:
- ‘Querer’ (Alauda Ruiz de Azúa, 2024)
Programazioaren barruan, Euskadiko Filmategiko zuzendari eta Donostiako Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kide den Joxean Fernandez-ek 'Basque Zinema’ liburuaren edizio berria aurkeztuko du. 2012an Etxepare Euskal Institutuak editatutako Basque bilduman argitaratutako liburuaren eguneraketa da.