Los Angeles, AEB. "Jon Hodgson argazkilariarekin dudan adiskidetasuna eta Boiseko Jaialdi-rekiko nire obsesioa daude liburu honen atzean", azaldu dio EuskalKultura.eus-i liburuaren egile den Nancy Zubiri kazetari euskal-kaliforniarrak. "Hura 1987an hasi zenetik ia Jaialdi guztietara joan naiz. Haietako batean, Jon ezagutu nuen, eta bere argazkiak eskaini zizkidan Euskal Kazeta nire webgunean idazten ari nintzen artikulu baterako. Solasaldi haietako batean bururatu zitzaigun zergatik ez liburu bat egin elkarrekin, eta hara, azkenean atera da... egiari zor, Jonen argazkiak zoragarriak dira", aitortu dio EuskalKultura.eus-i liburuaren egile den Nancy Zubiri kazetari euskal-kaliforniarrak.
Boisen uztailaren 28an egingo den, bertako Euskal Museo eta Kultura Etxearen eskutik
'Jaialdi, a celebration of Basque culture' izenburupean liburuak Zubiriren testuak eta Jon Hodgsonen argazkiak uztartzen ditu. Uztaila bukatu arte aurkezpen sorta bat izango du, euskal besten egutegiari segituz, Renon asteburu honetan eta ondoren hilabete azkenean Boisen, bertako San Inazio jaiekin bat (ikus beherago aurkezpenen egutegia).
Liburua bereganatu nahi dutenentzat, zilegi da esatea aurkezpenetan bertan erosi ahal izango dela; bestela eros daiteke online University of Nevada Press-en, edo konfidantzazko zure liburudendan, edo Amazon-en.
AURKEZPENEN EGUTEGIA
Uztaila bukatu arte liburua leku hauetan aurkeztuko da:
Larunbata, uztailaren 16
Reno Basque Festival (saltokia)
California Hall, Idlewild Park-en (75 Cowan Dr.)
Reno, Nevada
Igandea, uztailaren 17a
Ale sinaketa 14:00etan
Sundance Bookstore (121 California Ave.)
Reno, Nev.
Osteguna, uztailaren 28an
Aurkezpena eta aleen sinaketa 18:00etan
Basque Museum & Cultural Center (601 W. Grove St.)
Boise, Idaho
Ostirala, uztailarem 29an
Pasarte irakurketa eta liburuaren aurkezpena 16:00etan
Rediscovered Books (180 North 8th St.)
Boise, Idaho
Egun berean 'Friends and Family Night' gauarekin bat (18etatik 21etara)
Boise Basque Center, Euskal Etxean (601 W. Grove St.)
Boise, Idaho