euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroara itzulitako Sandalio Monreal etorkina Nafarroaren Eguneko TV spot-eko protagonista

2009/11/24

Nafarroako Gobernuak bere atariaren baitan gaztelania hutsean sortu duen Nafarroaren Egunari eskainitako webgunearen azala
Nafarroako Gobernuak bere atariaren baitan gaztelania hutsean sortu duen Nafarroaren Egunari eskainitako webgunearen azala

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuak 2009ko Nafarroaren Eguneko egitaraua aurkeztu zuen atzo Iruñean. Aurtengoan Gobernuaren web atariaren barnean Abenduaren 3ko ospakizunaz zabaldutako webgune berezitua da nobedade, egun horretako berri eta jakingarriak bildurik eta baita ere karia horretara propio egindako telebista spot-a, bere bizitza ia osoa Argentinan eman duen Sandalio Suberviola emigrante Nafarroara berriz itzulia protagonista. Nafarroako Ereserkiaren orkestra bertsioa ere badakar webguneak, MP3an.

Iruñea-Pamplona. Luzaz Rosarioko Nafar Etxeko presidente izandako Sandalio Monreal Argentinako nafar gizataldeko buruzagi ezaguna hautatu du Nafarroako Gobernuak aurtengo Nafarroaren Eguna dela-eta egin duen telebista spot-eko protagonista. Spot-ak Muetz herriko --Lizarrako merindadean-- seme den Monrealen istorioa laburbiltzen du nafar emigrante bezala Argentinan, eta Nafarroa bi urterekin utzi eta orain, bertara bizitzera itzuli den momentuan jartzen gaitu, Nafarroaren Eguna abenduaren 3an ospatzera deituz.

sandalio monreal suberviola

[Sandalio Monreal, nafar immigrantea Argentinan, 17 urtez Rosarioko Nafar Etxeko presidentea. Bi urte zituenetik Argentinan bizi ondoren Iruñera itzuli da eta bera hautatu du Gobernuak 2009ko Nafarroaren Eguneko telebista spoteko protagonista]

Bideoa, argentinoz mintzatua eta azpitituluak dituena gaztelaniaz gorrentzat, telebistaz zein Nafarroako zinema aretoetan emango da abenduaren 3a bitartean. 90 segunduko iraupena dauka, nahiz eta 45 segunduko bi bertsio laburrago ere egin diren, eta baita ere irratiz eta pentsa idatziaz zabaltzeko beste batzuk.

Nafarroako Eguna San Frantses Xabier Egunean

Gobernuak atzo aurkeztu zuen webguneak [gaztelaniazko bertsioa dauka bakarrik aktibo, 'euskaraz' dioen lekuan klik egin eta deus ez baita aldatzen] Nafarroako Ereserkiaren orkestra bertsioa ere badakar, abenduaren 3ko ospakizun instituzionalen egitarauarekin batera. Horien artean aipa daitezke Nafarroako Urrezko Domina emateko ekitaldia, UAGN Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunari eta UCAN Nafarroako Nekazal Kooperatiben Batasunari. Aitzinetik San Frantses Xabierren ohorezko meza santua izanen da, goizeko 9:45etan, Xabierreko Santutegian.

Ekitaldi egitaraua zabal bada ere, aipa daiteke folklore mailan, nafar taldeek beste herrialde batzuetako lagunekin batera obratuko dituzten bi emanaldi. Lehenengoa egun osoan zehar garatuko da Los Arcos-en, sarrera urririk, eta bigarrena, berriz, Iruñeko Gaiarre Antzokian, eguerditik aurrera.

Lotura interesgarriak

Nafarroako Gobernuaren webgunea
www.navarra.es



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia