euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Unibertsitateak doaniko ikastaro bat hasiko du sarean urtarrilean nafar historia eta kulturaz

2017/12/18

Ikastaroa Nafarroako historia eta kulturaz online Nafarroako Unibertsitateak urtarrilaren 8tik otsailaren 18ra emana
Ikastaroa Nafarroako historia eta kulturaz online Nafarroako Unibertsitateak urtarrilaren 8tik otsailaren 18ra emana

PUBLIZITATEA

Nafarroako Unibertsitatetik datorkigu notizia, bertatik harremanetan jarri baitzaizkigu esateko urtarrilaren 8an hasiko dutela "Nafarroa: Historia eta Kultura" ikastaroa, internetez eta doanik, gaztelaniaz. Edukiak ikusentzunezkoak dira eta material osagarri idatzia daukate, autoebaluazioa eta foro bat, ikasleak irakasleekin harreman daitezen. Ikastaroak 10 modulu dauzka. Behin ikastaroa abiatu ezkero, izena emandako ikasleak noiznahi sar daitezke hamar moduluak otsailaren 18rako bukatu arte.

Iruñea, Nafarroa. Urtarrilaren 8an hasiko den "Nafarroa: Historia eta Kultura" ikastaroa MOOC (Massive Online Open Course) bat da, alegia doaniko ikastaro bat, zeinaren bidez erakunde akademiko eta ikasketxe batzuk goi mailako formakuntza eskaintzen duten. Edukia, ikusentzuneko formatoan aurkezten da, idatzizko material osagarriz, aurebaluazioekin eta foro bat ere barne duela, ikasleak irakasleekin harremanetan egon daitezen.

"Nafarroa: Historia ta Kultura" MOOC ikastaroa Foru Erkidegoaren historian barrena egiten du, hamar ikasketa modulu tarteko. Bere lurralde-esparrua definitzen hasten da, baita bere ezaugarri geografikoak ere, eta esparru juridikoa. Ikastaroak Nafarroan historiaurretik eta historia zaharretik geratzen diren arrastoak aipatzen ditu, geldialdia egiten du erromatar garaian, Ertarora eta Erresumaren sorrera ofizialera iristeko.

Ikasleak Barrokoko ondare artistikoa mirestu ahal izango du, egungo Nafarroa ekarri duten azken mendeotako aldaketen azterketan sartzeko, "Hau guztia lagungarri izango zaie ikasleei sakonago ezagutzeko zer den egun Foru Erkidegoa eta bere aberastasun artistikoak balioesteko", diote Nafarroako Unibertsitatetik, Kalitate eta Hezkuntza-Berrikuntzako Zerbitzutik.

Moduluak: 1.- Esparrua, lurralde, kultura eta lege aldetik 2.- Nafarroa, europar historiaurreko bidegurutzean 3.- Baskoiak eta Nafarroaren integrazioa Erromaren orbitara 4.- Kristauak musulmanen kontra: Nafarroako Erresumaren sorrera 5.- Behe-Ertaroa Nafarroan (14. eta 15. mendeak) 6.- Nafarroako konkista (1512-1521) 7.- Barrokoaren mendea 8.- 18. mendea 9.- 19. mendeko aldaketak 10.- 20. mendeko aldaketak.

Irakasleak: Julia Pavón Benito, Juan José Pons Izquierdo, Javier Andreu Pintado, Javier Ilundain, María Narbona Cárceles, Carolina Montoro, Félix Segura, María del Mar Larraza Micheltorena, Agustín González Enciso, Dolores López-Hernández, Mercedes Galán Lorda, Javier Armendáriz, Jesús M. Usunáriz, Francisco Javier Caspitegui Gorasurreta eta Naiara Ardanaz Iñarga.

Ikastaroaren iraupena 7 astekoa da, 14 bat ikasketa ordu. Hasiera 2018ko urtarrilaren 8an, amaiera otsailaren 18a.


Ikastaroaren aurkezle, Julia Pavón, Ertaroan eta Nafarroako Historian aditua

Behin ikastaroa zabaldu eta gero, ikasle bakoitza nahi edo ahal duenean sartuko da hamar moduluak bere nahierara segitzeko, beti ere ikastaroaren itxiera aurretik, otsailaren 18an, 23:59ak aurretik, europar kontinenteko ordua.

-Informazio gehiago: Izen-ematea zabalik dago hemen
-Izena emateko egin beharreko erregistroa



Komentarioak

  • Interesgarria

    Gaia interesgarria, ea nolako trataera ematen dioten, saiatuko naiz

    Xabier (Nafarroa), 2017/12/21 03:58

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia