euskal diaspora eta kultura
2013/01/18
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak Ameriketarako euskal emigrazioari buruzko zikloa abiaraziko du gaur bertan. Mintegia 'Fronteras y Cultura', zuzenbide eta emigrazioari buruzko egitasmoaren lankidetzarekin antolatu du. "Caridad Velarde irakasleak zuzentzen du proiektu hori eta berak bi historialari gonbidatu ditu hitzaldi hauek ematera, ikasleei emigrazioaren testuinguru historikoa erakusteko", azaldu dio EuskalKultura.com-i Katedrako zuzendari Maria del Mar Larrazak.
Jardunaldiak gaur arratsaldean hasiko dira, Oscar Alvarez Gila EHUko irakasle eta historialariaren hitzaldi batekin. Alvarez Gilak "El marco jurídico de la emigración ultramarina: repensando las migraciones vascas" izenburua duen hitzaldia eskainiko du, 16:00tan Amigos eraikineko 16. mintegian. Hitzaldiak irekiak dira. Zikloa bigarren hitzaldi batekin osatuko da, otsailaren 6ean, Jose Manuel Azcona historialari eta euskal emigrazio adituaren eskutik.
50 urte
Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedra 1963an sortu zen, Filosofia eta Letren Fakultatearen baitan, eta aurten ekitaldi bereziekin ospatuko du bere 50. urteurrena. Iaz zuzendaritza batzordea berritu zuen erakundeak eta helburuen artean finkatu zituen "gainerako zentro eta fakultateekiko lankidetza sustatzea" eta "ikasleei euskal kultura eta hizkuntza ondarea eskuragarri jartzea".
Mende erdi honetan Katedrak euskal kulturaren erreferente izan diren adituak bildu ditu irakasle, tartean, adibidez, Jose Miguel Barandiaran etnologoa. Barandiaranek 1964ean eskaini zuen aurrenekoz “Curso Monográfico de Etnología Vasca” izeneko ikastaroa, eta 18 urtez irakatsi zuen, 1978-79 ikasturtea arte. Katedra honen baitan sortu zen ere Nafarroako Etniker Taldea, katedra irakaskuntza zentro izateaz gain, ikerkuntza gune bihurtzeko asmoarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus