euskal diaspora eta kultura
2010/11/02
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Modu ezohiko batean hasi zen joan den larunbateko ikuskizuna Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean. Izan ere, 'Agoizko Joaldunak' taldeko gazteek publikoaren aurrean prestatu ziren eta guztien aitzinean jantzi zituzten askorentzat ezezagunak eta oso erakargarriak gertatu ziren larru eta joareak.
[Dantzatzen hasi aurretik, Nafarroako dantzariak trinketean jantzi ziren (argazkia EuskalKultura.com)]
Dantzekin hasteko momentuan, etxe anfitrioiko Carlos Bordagarayk Nafarroako dantzei buruzko testu bat irakurri zuen eta ondoren Ekin Dantzari Taldeko kideek Yéndomeyo, Trenzado de Ribaforada, Agurra eta Arin Bodarin dantzatu zituzten. Argentinar hiriburuko dantzariek aurkeztutako piezen artean, joareek euren marka ezarri zuten, Euskal Herriko Joaldunek Moreno kalean dagoen euskal etxean zehar entzunarazi baitzituzten joareak.
[Ekin Dantzari Taldeko kideek Yéndomeyo, Trenzado de Ribaforada, Agurra eta Arin Bodarin egin zituzten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Bisitaldia eskertzeko, Iparraldeko Euskal Etxeko lehendakaria den Ernesto Cornejo Saraviak opariak eman zizkion Nafarroatik etorritako Iñaki Antolin Astigarraga zanpantzar argentinarrari (argazkia EuskalKultura.com)]
[Aitor Alava Ekin Dantzari Taldeko zuzendariak lore sorta jaso zuen Ernesto Cornejo Saraviaren eskutik (argazkia EuskalKultura.com)]
Emanaldia bukatuta, dantzari eta gonbidatu guztiak oinez joan ziren, kalejira edo kabalkada moduko bat eginez, Iparraldeko Euskal Etxetik Eusketxe, Ekin Argitaletxe eta Euskaltzaleak-en egoitzara. Auzokoen ikusmina piztu zuen joareen azantzak eta jende multzoa bildu zen ikuskizunaz disfrutatzeko.
['Agoizko Joaldunak' Buenos Airesko kaleetik ibili ziren euren joareak astintzen]
[Ikuskizunaren ondoren, La Platako lagun talde bat geratu zen Mexikoko etxean afaltzera (argazkia EuskalKultura.com)]
Gaua bukatzeko, Eusketxe eta Ekin Dantzari Taldeko kideek prestatutako afaria partekatu zuten Mexiko kalera bertaratu ziren lagunek, tartean, San Miguelgo 'Askatasunaren Bidea' Elkartekoak, Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxekoak eta La Platako Euzko Etxea-ko lagunak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus