euskal diaspora eta kultura
2010/12/08
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Txilen prestatutako egitaraua, beraz, behin-betirako bertan behera geratzen dela dirudi, Espainiako aire kontrolatzaileek iragan asteburuan tupustean eta aldez aurretik batere abisatu gabeko greba estalia egin ondoren lurrean geratu behar izan baitzuten Sanzenak eta gainerako hegaldi guztiak, igandean Santiagon prestatuta zeuden harrera-ekitaldi eta Nafarroaren Egunaren ospakizunetara iristeko aukerarik eman gabe.
Aste honetan, baina, eta arazoa normaldu ostean, abiatu ahal izan du Sanz presidenteak eta Buenos Airesa iritsirik, atzo berreskuratu zuen aldez aurretik prestatutako egitaraua, bilera eginez berrogei bat enpresabururekin eta entitateetako eta komunikabideetako ordezkariekin. Horrez gain, Buenos Aireseko Nafar Etxea bisitatuko zuen, eta bertan Nafarroaren Eguna ospatzeko gizarte bileraren buru izan zen.
Nafarroako Gobernutik ezagutzera emandako egitarauari jarraiki, gaurko eguna Santa Fe probintzian emango du, Rosario aldean, Nafarroako eta Argentinako selekzioek Funes herriko 'Nafarroako Erresuma' frontoian jokatuko duten pilota txapelketaren finaletako ikusle. Bihar, abenduaren 9an, Rosarion zenbait topaketa ofizial izango ditu, gizarte zerbitzu entitateetara bisitak egingo dituelarik, baita Santa Fe Probintziako Espainiar Entitateen Federazioarekin topaketa ere.
Rosarion dagoen bitartean, Nafarroako Lehendakariak lan-bilera egingo du Hermes Binner probintziako gobernadorearekin eta Miguel Ángel Capiello Osasun ministroarekin, ospitaleko infekzioak prebenitzeko "Marsa 0" programaren bilakaera aztertzeko, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren finantzaketa baitu. Amaitzeko, Sanz Lehendakariak Rosarioko Nafar Etxeko Sarasate aretoan hitzaldia emango du eta jarraian hiriko nafarrekin batera jango du, Hegoamerikara egindako bisita amaitzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus