Iruñea-Pamplona. Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak 'Kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzko foru legea' onetsi zuen atzo. Lege honek Nafarroako administrazio publikoen eta kanpoko nafar elkarteen arteko harremanak arautzeko, bai eta, modu osoago batean, Nafarroako administrazio publikoen eta kanpoko nafarren (eta beren ezkontideen, bikotekideen eta ondorengoen) arteko harremanak ere, nafar horiek banan-banan harturik.Legea talde guztien babesarekin onetsi da, abstenitu den Navarra Suma.
Foru Gobernuak sustatutako legearen xedea da “harreman instituzionalak sendotzea” kanpoan bizi diren nafar herritarrekin, eta kolektibo horretako partaide direnei laguntza, zaintza eta babesa emateko jarduketa-ildo oinarrizkoak zehaztuko dituen euskarri juridikoa ezartzea.
Borondatezko itzulera sustatzen
Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarren “afektuzko loturak gorde eta sustatzeko, bai eta Nafarroako bizitza sozial, kultural, ekonomiko eta politikoan parte hartzea ahalbidetzeko, Administrazioa premiatzen da Foru Komunitateko hizkuntzak, ohiturak eta historia ezagutzea susta dezan, eta, botoa emateko eskubidea aitortua dutenen kasuan, Nafarroan egingo diren hauteskunde-prozesuetan parte hartzea bultza dezan. Arauak, halaber, Administrazioa premiatzen du “borondatezko itzulera erraztuko duten” neurriak susta ditzan, besteak beste, “zerbitzu publikoetarako sarbidea ahalbidetzea tokiko biztanleriarentzat egiten den baldintza berdinetan”.
Parlamentuak atzo onartutako legea joan den azaroan aurkeztu zuen Gobernuak
Era berean, “hezkuntza-konpentsazioko planak” aurreikusten dira eta etxebizitza babestua eskuratzeko aukera indartzen da “berariazko araudi” baten bidez. Gainera, lan-merkatuan sartzea bideragarriagoa izan dadin, itzulitakoak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako programetan inskribatzea erraztuko da. Era berean, “hezkuntza-konpentsazioko planak” aurreikusten dira eta etxebizitza babestua eskuratzeko aukera indartzen da “berariazko araudi” baten bidez. Gainera, lan-merkatuan sartzea bideragarriagoa izan dadin, itzulitakoak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako programetan inskribatzea erraztuko da.
Erregistro Ofiziala, baita komunitate birtualena ere
Bestalde, eta migrazioaren fenomenoa eta Nafarroarentzat duen garrantzia azpimarratze aldera, “Nafarroako diasporaren memoria historikoa ezagutarazteko ekintzak aurreikusten dira, bereziki emakumeek eta diktadura frankistaren eta banda terroristen jazarpenaren ondorioz errepresaliatu eta ihes egindako pertsona guztiek egindako ekarpena ikustarazteko”.
Ildo horretan, zenbait baldintza ezartzen dira kanpoko nafar komunitateek eta horien balizko federazioek (baita birtualek ere) Nafarroako Gobernuaren onarpen ofiziala eta erregistro ofizialean inskribatzea lor dezaten, hori guztia, jasota geratzen den bezala, elkarte izaerako entitate gisa dagozkien eskubide eta betebeharren arabera. Edozein kasutan, batzuen eta besteen aitortza Nafarroko Gobernuaren erabakiaren bidez eginen da, Nafar Komunitateen Kontseiluak aldez aurretik txostena eginda, eta entitate interesdunak eskatuta. Nafar komunitateen izenak edukiko du, halabeharrez, Navarra hitza (edo Nafarroa, euskaraz), edo horren deribazioaren bat.
Bi urteko transizio epea
Xedapen iragankorraren arabera, beste eskualde eta herrialde batzuetan dauden nafar komunitateek, foru lege honek indarra hartzean etxe, biltoki edo zentro nafar edo euskal-nafartzat edo antzekotzat aitortuta daudenek, kanpoko nafar komunitatearen aitortza ofiziala eskatu beharko dute data horretatik bi urteko epean, foru lege honetan ezarritako Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialean inskribatzeko. Epe horretan, foru lege honetan ezartzen diren eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.
Elkarlan eta lankidetzarako tresnei dagokienez, Nafarroako Gobernuak lankidetzarako mekanismoak ezarri ahal izanen ditu Espainiako Gobernuarekin nafarrak edo nafar jatorria duten pertsonak bizi diren beste estatuekin nazioarteko hitzarmenak edo itunak egiteko,” Nafarroarekin duten lotura gal ez daitezen edo loturak indarra gal ez dezan, eta hala badagokio, itzultzeko eskubidea gauza dezaten”.
Ondarearen inbentarioa
Bestetik, Gobernuak hitzarmenak egin ahal izanen ditu autonomia erkidegoekin, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, “Espainiako herrien arteko kulturarteko harremanak sustatzeko eta erkidegoetan bizi diren nafarrei eta nafar jatorriko pertsonei aholkua eta laguntza emateko tresna izateko”.
Komunitate gisa aitortua izateko bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da “Foru Komunitatearekin lotura kultural, sozial edo ekonomikoak izatea, bertako jendearekin, historiarekin, hizkuntzekin eta kulturarekin, bai eta haren errealitatearen beste edozein alderdirekin ere”, betiere printzipio demokratikoen arabera egituratutako “proiektu plural” batetik abiatuta. Isunen mehatxupean, kanpoan dauden nafar komunitateek ondare dokumentalaren, ez-materialaren eta higigarriaren inbentarioa egin beharko dute, ondare hori aitortu, kontserbatu eta zabaltzeko.
Nafarroako Erkidegoen Kontseilua
Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistroak bi atal edukiko ditu; batean Espainiako beste lurralde batean egoitza duten nafar komunitateak egonen dira, eta bestean atzerrian dauden komunitateak egonen dira.
Erregistratutako entitateek hautatuko dituzte haien ordezkariak Nafarroako Erkidegoen Kontseilurako. Aholkua emateko eta parte hartzeko organoa da, kanpoko nafar herritarrekiko harremanen arloan. Kanpoko herritarrekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuari atxikiko zaio, eta departamentu horretako titularra izanen da kontseiluburua. Kontseilua eratu ondoren, Kontseiluko kideen agintaldia lau urtekoa izanen da, eta iraupen bereko aldietarako berritu ahal izanen da. Nafarroako Komunitateen Kontseiluan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako Parlamentuaren ordezkariek parte hartuko dute.
Nafar komunitateen arteko harremanak sustatzea, eta komunitateen eta Nafarroaren eta bere instituzioen arteko harremanak ebaluatu eta bultzatzeaz arduratzen den erakunde honetan parte hartzeak ez du inolako ordainsaririk ekarriko. Kontseiluak urtean behin eginen du osoko bilkura, eta ezohiko bilkura kontseiluburuak egoki irizten dionean, eta nolanahi ere, kideen herenak hala eskatzen duenean. Bilkurak telematikoak izan daitezke.
Legea indarrean
Batzordean egindako eztabaidan, eztabaidatutako 25 zuzenketetatik 16 onartu dira (4 in voce), 7 Navarra Sumak eskatuta eta beste horrenbeste EH Bilduren ekimenez. Azken horrek ere parte hartu du Podemos-Ahal Dugu-rekin batera aurkeztutako zuzenketa batean, eta PSNrekin eta Geroa Bairekin beste batean. 16 zuzenketetatik 15ek aho batez egin dute aurrera eta beste batek, berriz, EH Bilduren abstentzioarekin.
Kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzko Foru Legea, Herritarrekiko Harremanetarako Batzordearen baitan irizpena eman ondoren, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean, datozen egunetan.