Iruñea-Pamplona. Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi buru duen ordezkaritza instituzionalak Nafarroako automobilen arlorako baliagarriak izan daitezkeen harremanak sustatzearren bisitatuko ditu Michigan eta Alabama. Ayerdirekin batera doaz Izaskun Goñi Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia; Miguel Angel Adán Nafarroako Nazioarteko Planaren ordezkari komertziala; Javier Belarra Nafarroako Automozioaren Kluster Elkarteko koordinatzailea; Isabel Carrilero NaVEAC proiektuaren koordinatzailea; eta Iñaki Arregui eta Ana Cañada, Naitec-en eta Nafarroako Ganberaren ordezkariak, hurrenez hurren.
Astean zehar aipatu bi estatuak bisitatuko dituzte, hain zuzen ere bertan diharduten unibertsitate, zentro teknologiko, elkarte, lurralde-garapeneko elkarteak eta baita bertan ezarrita dauden enpresa nafarrak ere.