euskal diaspora eta kultura
2012/07/26
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Chascomuseko euskal etxetik jakinarazi zaigunez, arrakasta polita lortu zuen asteartean, pasadizo historikoaren bost mendeak betetzen ziren egun berean Zingirako Euskalunak-en egoitzara biltzeko egindako deiak. Izan ere, eta UNLPko Cesar Arrondo irakasleak azaldu zuenez, egun horretan gogoan hartzen zena "konkistaren hasieraren 500 urteak eta Nafarroako Erresumaren euskal estatu independente gisa galtzearen bosgarren mendeurrena" zen. Arrondok, esan digu euskal etxeko presidente Pedro Mauregui Larrandak, jendaurretu zuen "bakoien historia bere zenbait etapetan Nafarroako Erreinua osatu garatu eta galdu arte". "Erresuma galtzeaz, gaztelar eta aragoitarrek 1200etik aurrera garatu zuten konkistaz mintzatu zen gehienbat, 1512ko uztailaren Iruñearen erorketa ekarriko zuen prozesuaz".
Arrondok sarbide eta testuinguraketa historikoa eginik, Ruben Marcillak zuzenduta Nabarraldek egindako 1512: la conquista de Navarra dokumentala eman zen. Ekitaldira La Platako Casal dels Països Catalans-eko presidentea gonbidatu zen, Carles Capdevila eta haren eta euskal etxeko lehendakari Pedro Mauregui Larrandaren artean opari-truke bat egin zuten, bi herrialdeon arteko adiskidetasunaren erakusgarri.
Euskal Etxeak publikoki eman nahi dizkie eskerrak Cesar Arrondo eta Horacio Marotto Etxezaharri, ekitaldia antolatu eta gauzatu ahal izateko eskainitako lankidetza kari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus