euskal diaspora eta kultura
2010/01/12
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Nafarroako Gobernuak hartutako akordioak aintzat hartzen du zenduak Nafarroako kultura sustatzeko eginiko "ekarpen handia", baita ere bere "izaera eskuzabal eta emana, bereziki Nafarroa eta Espainiarekiko ekimen guztietan", exekutiboak ohar batean adierazi duenez.
Teofilo Espadas Remirez Argentinan jaio zen 1932an, bere gurasoak Otiñano (Torralba del Rio) herri nafarretik emigratu eta aste gutxitara. Bizitza osoan Rosarioko Nafarroako Etxeko bazkide, erakunde horretako presidente izan zen 1990-1993 eta 1997an. Bera buru izanik, geroztik Funesko kantxa eta kirol instalazioak ('Aupa Navarra' predioa) bilakatu diren horiek erdiestea bultzatu zuen Nafar Etxeak, Rosario erdiguneko Entre Rios kaleko egoitza nagusiaren osagarri diren tokiak, horretarako Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoa lortu zuelarik.
Teofilo Espadas Remirez bestelako postuetan ere aritu zen lanean Rosarioko Nafar Etxearen baitan, baita Espainiako gizataldearen baitan ere, hala nola Rosarioko Hogar Español delako Zuzendaritzako kide gisa edo Espainiako Parkea izeneko Kultura Konplexuko lankide moduan. Errepublika Argentinarreko Nafarroako Etxeen Federazioako buruzagi ere izan zen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus