euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak zabalik dauka apirilaren 22ra arte 2025eko dirulaguntza deialdia nafar etxe eta elkarteentzat

2025/03/24

Chivite lehendakaria Mendozan 2022ko nafar etxeen bilkuran, Argentinako lau nafar etxeetako ordezkari eta ikurrekin
Chivite lehendakaria Mendozan 2022ko nafar etxeen bilkuran, Argentinako lau nafar etxeetako ordezkari eta ikurrekin

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren, joan den ostiralean hasi da korritzen Nafarroako Gobernuaren, beste herrialde edo autonomia erkidego batzuetan dauden nafar etxe edo elkarteei zein Nafarroan dauden beste erkidegotako etxeei zuzendutako 2025eko dirulaguntzen hiru deialdirako epea, guztira 152.000 euro banaturik, eskabideak aurkezteko azken eguna apirilaren 22a dutela.

Bertan azaltzen denez, Estatutik kanpo dauden nafar etxeen artean orotara 57.000 euro partekatuko dira (45.000 gastu arruntetarako eta 12.000 inbertsioak finantzatzeko), ikus hemen. Estatuko beste erkidego batzuetan dauden nafar etxeen artean 60.000 (50.000 laguntza gisa eta 10.000 lokaletarako eta ekipoak erosi/hobetzeko), ikus hemen. Eta Nafarroan dauden erregio-etxeen artean 35.000 euro (25.000 euro laguntza gisa eta 10.000 lokaletarako eta ekipoak erosi/hobetzeko).

Lehenengo kasuan, informazio gehiago, hemen. Eta bigarrenean. hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia