euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak 'Navared' abiarazi du, munduan barreiaturiko nafarren eta nafar enpresen sarea

2010/12/13

Navared-en erregistratutako nafarrak eta nafar enpresak munduko mapan ipinita, atariak berak emandako datuen arabera
Navared-en erregistratutako nafarrak eta nafar enpresak munduko mapan ipinita, atariak berak emandako datuen arabera

PUBLIZITATEA

Xede gisa "Nafarroaren eta Kanpoaren arteko harreman ekonomikoak sustatzea", "enpresa nafarrei laguntzea munduan lehiatu ahal izan dezaten" eta "kanpoan bizi diren nafarrei euren kurrikuluma zabaltzeko tresna bihurtzea" aitortzen ditu, langintza horretan kanpoan bizi diren nafarren eta Foru Administrazioaren arteko biltoki bilakatuz, hauek lirateke Nafarroako Gobernuak sortu berria duen eta joan den ostiralean Gobernuko bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari duen Alvaro Mirandak eta Nazioarte Garapenerako zuzendari nagusi Juan Francok aurkeztu zuten ekimenaren ezaugarriak.

Iruñea-Pamplona. Proba denboraldiaren ostean, plazaratu berria da Navared, bere burua 'munduko nafarren sarea' gisa aurkezten duen internet bidezko ekimena eta joan den ostegunean Nafarroako Gobernuak aurkeztu zuenean 600 erabiltzaile pasatxo zeuzkan ataria eta gaur astelehena 860 biltzen dituena, beti ere webguneak berak ematen dituen xifren arabera. Gaztelania hutsean dator.

Atzerrian bizi diren nafarrak bildu eta elkarrekin komunikazioan sartzea helburuetarik duenez, webguneak zerbitzu eta baliabide batzuk iragartzen ditu erabiltzaileentzat xede hori erdietsi ahal izateko, tartean taldeak sortzeko aukera, argazki eta bideoak eskegitzekoa, ebentuak eta txatak antolatzea, mezu zuzenak igortzea eta baita erabiltzaile bakoitzaren horman idazteko aukera ere.

Erabiltzaile erregistratu daitezke kanpoan bizi diren nafarrak, baina baita ere egun Nafarroan biziz inoiz kanpoan bizi izan direnak, eta baita ere nafarrak ez izanik Nafarroarekin loturak dauzkaten bestelako herritarrak.

Kide erregistratu horiek honela banatzen dira:

  • Ipar Amerika: 116 nafar, 11 enpresa 
  • Ertamerika: 25 nafar, 5 enpresa 
  • Hego Amerika: 95 nafar, 11 enpresa 
  • Europa: 268 nafar, 16 enpresa 
  • Afrika: 13 nafar, 2 enpresa 
  • Asia: 23 nafar, 8 enpresa 
  • Ozeania: 10 nafar, 2 enpresa
  •  

    Bestela, honako datuak eskaintzen ditu Navared-ek bere buruari buruz astelehen goizalde honetan:

    • Kideak: 860 kide
    • Enpresak: 37 enpresa
    • Enplegua: 3 eskaintza
    • Taldeak: 165 talde
    • Egutegia: 6 ebentu
    • Inkestak: inkesta 1 
    • Berriak: 27 berri
    • Kontaktuak: 536 kontaktu
    • Iruzkinak: 260 iruzkin
    • Albumak: 497 album
    • Bideoak: 13 bideo
    • Foroak: 3 artikulu


    « aurrekoa
    hurrengoa »

    Erlazionatutakoak

    PUBLIZITATEA

    PUBLIZITATEA

    PUBLIZITATEA

    PUBLIZITATEA

    PUBLIZITATEA

    Irakurrienak

    Azken komentarioak

    © 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

    Bera Bera 73
    20009 Donostia / San Sebastián
    Tel: (+34) 943 316170
    Email: info@euskalkultura.eus

    jaurlaritza gipuzkoa bizkaia