euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak lege-aholkularitza eskainiko die kanpoan dauden eta itzultzea pentsatzen ari diren nafarrei

2022/04/04

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak kanpoan dauden nafarrentzako lege-aholkularitzako zerbitzu bat jarri du abian, Foru Komunitatera itzultzea erabakitzen dutenen zalantzak argitzeko. Zerbitzu berriak atzerritik itzultzeko prozesuetan sortu ohi diren gaiei buruzko aholkuak emango ditu, besteak beste lan-bizitzaren aitorpenaz, kotizazioen lekualdaketaz, kontsulatuekin egindako izapideez, itzulitako etorkinentzako diru-laguntzez, Gizarte Segurantzarekin egindako bestelako izapideez, enpresak jatorrizko herrialdetik deslokalizatzea eta Nafarroan kokatzeaz, osasun-arretaz, telelanaz, eskolatzeaz, etxebizitzaz, nazionalitatea eta bizileku baimena edota zerga-sistemaz.

Zerbitzuak barne hartzen ditu kontsultak posta elektronikoz, telefonoz, bideokonferentziaz (edo beste edozein bitarteko telematikoz) eta baita ere aurrez aurre, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan. Aholkularitza hori Eskualdeen arteko Lankidetza eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuaren zuzendaritzapean garatuko da.

Honakoa 2021eko abuztuan onartutako NEXT-RetorNA ekimeneko neurrietako bat da, atzerrian dauden nafarren borondatezko itzulera errazago egiteko. Ekimenak, hain zuzen ere, kanpoan dauden Nafarrentzako NEXT Estrategiaren bigarren ardatza garatzen du. Estrategia hori Nafarroako Gobernuak onartu zuen 2019an, eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako 2021-2024 Kanpo Ekintzako Planeko parte da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia