Pamplona-Iruñea, Nafarroa. Nafarroako Gobernuak NEXT ikus-entzunezko edukiak estreinatu ditu martxoan, kanpoan bizi diren nafarrak helburu. Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren barnean dagoen Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren ekimena da, eta honen bidez harremanak sendotu eta biztanleriaren sektore horren nafar izatearen sentimendua bultzatu nahi du, horixe baita Foru Gobernuak Nafarroako diasporari dagokionez duen estrategiaren helburu nagusietako bat.
Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak 10 minutuko programak egingo ditu aurten hilabetero eta horietan, besteak beste, Foru Erkidegotik kanpo bizi diren nafarren esperientziekin, Nafarroako kultura eta tradizioekin, edo kanpoan herritarrei NEXTek eskaintzen dizkien zerbitzuekin lotutako atalak sartuko dira. Horrez gain, Nafarroari buruzko galdera-sorta bat ere plazaratuko da, NEXT sare sozialen bidez parte hartzeko, asmatzen dutenen artean Nafarroari buruzko liburuak eta NEXT produktu-sortak zozketatuz.
NEXT (Navarros en el Exterior) kanpoan diren nafarren galderak erantzuten
Lehenengo programa martxoaren 21ean plazaratu zen eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritzak Nafarroako Gobernuaren Youtube kanalean duen atalean ikus daiteke, baita NEXTek Facebook, Linkedin eta Instagram-en dituen kontuetan ere.
NEXTek arreta eskaintzen die kanpoan bizi diren nafarrei
-Webgunea: https://next.navarra.es
-Correo electrónico: next@navarra.es
-WhatsApp: +34 699 312 587
-Arreta telefonoz: +34 848 425 253
-Facebook: https://www.facebook.com/ciudadanianavarraexterior
-Linkedin: https://www.linkedin.com/showcase/ciudadanía-navarra-en-el-exterior-next
-Instagram: https://www.instagram.com/ciudadanianavarraexterior