euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak gonbitea luzatu du igandean Elizondon erbesteratuei egingo dien omenaldian parte hartzeko

2021/09/16

'Babesaren muga', Mikel Iriarteren eskultura, memoriaren puntu gisa Elizondon.
'Babesaren muga', Mikel Iriarteren eskultura, memoriaren puntu gisa Elizondon.

PUBLIZITATEA

Elizondo, Nafarroa. Duela hilabete batzuk, Memoriaren Nafarroako Institutuak Nafarroako erbestearen behin-behineko errolda argitaratu zuen, 1936ko kolpe militarraren ondorioz erbestera joan behar izan zuten nafarren zerrenda emanez. Erbesteratu horiek guztiak gogoratu eta omentzeko, Nafarroako Gobernuak ekitaldi bat egingo du datorren igandean, irailaren 19an, Elizondon, eguerdiko 12ean, Foru Plazan eta Santiago Karrikako 13. zenbakian, 2020ko abenduan memoriaren puntu gisa eskultura inauguratu zen tokian.

Mikel Iriarte artistaren 'Babesaren muga' izena duen eskultura, jatorritik urruneko lurralde batean harrera hartutako pertsona erbesteratuari egindako omenaldia da. Babesa eta aterpea eskaini dituztenak ere aintzat hartzen ditu, baita ere euren segurtasuna arriskuan ipinita elkartasun sareetan parte hartu eta ihesi zihoazenei muga zeharkatzen lagundu zieten pertsona guztiak. Goiko argazkian ikus daitekeenez, Iriarteren eskulturak Berdaitz mendixkako mugarriari egiten dio erreferentzia 117. zenbakiarekin, gehien erabilitako pasabideetako bat baitzen.

Nafarroako Memoriaren Institutuak ekitaldian parte hartzeko gonbitea luzatu die interesa duten senitarteko eta gertuko guztiei. Garrantzitsua da, baina, aldez aurretik kontaktatzea prebisioak egiteko. Interesatuek inm@navarra.es helbidera idatz dezakete, gai bezala "Nafarroako erbesteari omenaldia" jarrita. Emailaren gorputzean, zenbat pertsona diren behar dute adierazi, baita erbesteratutako senideen datuak ere. Horrela, gonbidapena jaso eta eserlekua erreserbatuta izan ahalko dute.

Baina telefonoz ere egin daiteke, 848 426 021 zenbakira deituta.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia