euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak 'Euskara aleka' podcast bilduma sortu du euskarak bertako historian izan duen presentziaren isla

2022/03/01

3-4 minutuko 26 atal dira, 'Euskara aleka' izenpean euskaraz; eta 'Ecos del euskera', gaztelaniaz
3-4 minutuko 26 atal dira, 'Euskara aleka' izenpean euskaraz; eta 'Ecos del euskera', gaztelaniaz

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Nafarroako Euskararen Institutu den Euskarabideak bi postcast bilduma sortu ditu, 'Euskara aleka' euskaraz, eta 'Ecos del euskera' gaztelaniaz. Podcast sorta bakoitzak 26 atal ditu eta atal bakoitzak euskararen gaineko informazio historikoa ematen duen 4-6 minutuko iraupena dauka. Podcastetan euskarak Nafarroan, bai eta hiriburuan bertan ere, mendetan izan duen garrantzia erakusteko printzak ematen dira modu jakingarri eta entretenigarrian.

Hamaika kontakizun, istorio, gertakari eta bitxikeria bildu dira; Nafarroa osokoak, hau da,Iruñekoak edo Iruñerrikoak, eta baita Mendialdekoak, Erdialdekoak eta Erriberakoak ere. Podcastetan ematen den informazio historikoaren iturriak euskararen gaineko nafar historiografia landu duten egile ezagunen ikerlanak dira, besteak beste: Jose Maria Jimeno Jurio, Peio Monteano, Jose Maria Satrustegi, Patxi Salaberri, Joxemiel Bidador,  Mikel Belasko, Fernando Maiora eta Xabier Erize egileenak; eta podcastetarako material historikoen hautaketa Enrike Diez de Ultzurrun itzultzaile eta idazleak egin du.

Dagoeneko 13na atal daude argitaraturik, euskaraz eta gaztelaniaz, eta martxoaren bukaeran beste 13na egonen dira, guztira 26 ataleko bi podcast bildumak osatzeko. Proiektu hau Nafarroako Gobernuak egindako lehen podcasta da. Ekimena gaur aurkeztu du Iruñean Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, 2020-2023 Nafarroa Suspertu Planaren digitalizazioa bultzatzeko planen artean eta Euskararen II. Plan Estrategikoan Europa Digitalaren estrategiarekin bat eginik haurrak eta gazteak lehenetsiz hiztun talde hauei euskaraz aritzeko aukerak eskaini eta ugaltzeko egin nahi duen apustuaren baitan.

-Euskarazko 'Euskara aleka' sorta
-Gaztelaniazko 'Ecos del euskera' sorta



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia