euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak domina eman dio Rosa Mary Ibañez Espainiako Nafar Etxeen Federazio presidenteari

2010/05/10

Rosa Mary Ibañez Zapaterok urteak daramatza Espainiako Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko presidente gisa.
Rosa Mary Ibañez Zapaterok urteak daramatza Espainiako Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko presidente gisa.

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuak, joan den maiatzaren 3ko bileran erabaki zuen, besteak beste, 'Karlos III.a Prestuaren Gurutzea' izeneko domina ematea Rosa Mary Ibañez Zapatero Espainiako Nafar Etxeen Federazioko Nazionaleko presidenteari. Berarekin batera beste bost pertsona eta elkartek jasoko dute ohore bera, hala nola Tuterako Orden del Volatín delakoak; Arkupeak erretirodunen elkarteak; Juan Antonio Sagardoy Bengoechea Lan Zuzenbideko katedradunak; María Ángeles Mezquíriz Irujo arkeologoak; eta Donibane Garaziko “Les Amis de la Vieille Navarre” (Nafarroa Zaharraren Lagunak) elkarte baxenabartarrak.

Iruñea, Nafarroa. Rosa Mary Ibáñez Zapateroren kasuan, Foru Gobernuak aitortu du “eginkizun ezin hobea egin duela Nafar Etxeen Federazio Nazionalaren zuzendaritzan, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak ordezkatuz eta artatuz, eta horrek aldi berean Nafarroa kanpoan modu baliagarrian proiektatzen lagundu duela”. 

Orden del Volatín delako elkartearen kasuan, berriz, exekutiboak “Nafarroako Erriberako kultura eta produktuak mantentzen, bultzatzen, zabaltzen eta hobetzen egindako lan aipagarria” azpimarratu du. Arkupeak Jubilatuen Elkarteari dagokionez, azpimarratu du “Nafarroa iparraldeko ia berrogeita hamar herritan adinekoak integratzen eta dinamizatzen funtsezko lana egin duela”.

Beste dekretu batean, Nafarroako Gobernuak beste kondekorazio bat Juan Antonio Sagardoy Bengoecheari ematea adostu du, “Espainian Lan Zuzenbidearen arloko aditu nagusia baita, eta irakaskuntzen, ikerketen, argitalpenen eta aholkularitza-jardueraren eta jarduera profesionalaren bidez Lan Zuzenbideko arlo askotan eredua baita”.

María Ángeles Mezquíriz Irujori aipamen eginez, Foru Gobernuak azpimarratu du “lehen mailako arkeologoa dela eta eginkizun zabal, sakon eta askotarikoa” eginda duela. 42 urtez Nafarroako Museoko zuzendaria izan zen, eta kargu horretatik “Nafarroako historia eta artea ulertzeko ezinbestekoa den ondare material garrantzitsua zaintzen eta zabaltzen lagundu zuen modu erabakigarrian”.

Amaitzeko, Nafarroako Gobernuak “Les Amis de la Vieille Navarre” (Nafarroa Zaharraren lagunak) elkarteari beste kondekorazio bat ematea erabaki du, “Espainiako Nafarroarekin loturak estutzen eta Nafarroa Behereko historia eta kultura ondarea zaintzen eta defendatzen egindako ahaleginarengatik”.

-Espainiako Nafar Etxeen Federazioaren webgunea: www.hogarna.org 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia