euskal diaspora eta kultura
2009/06/03
PUBLIZITATEA
Iruña-Pamplona. Gobernu nafarrak azaldu duenez, hitzarmenak lau urte iraungo du eta hitzarmen espezifikoen bitartez garatuko da. Hitzarmen espezifiko horiek medio zehaztuko dituzte jardueren finantzaketa, antolaketa, eta egikaritzeko modua. Jarduerak arlo hauetan gauzatuko dituzte: Garapen ekonomikoa (nekazaritza, industria eta zerbitzuak); natur baliabideak, ingurumena eta ura; energia berriztagarriak; kultura; eta landa turismoa.
Astelehenean bertan sinatu zuten hitzarmen espezifiko horietako lehena eta haren arabera, bi alderdiak elkarlanean hasiko dira tailerrak eta bisitak antolatzen. Tailer eta bisita horietan Foru Gobernuko adituek aholkularitza eskainiko diete Piurako agente garrantzitsuenei, Batasun Europarreko funtsak hobeto lortzeko eta gestionatzeko, sei programa hauetan: Alfa III (Europar Batasunaren eta Latinoamerikaren arteko elkarlana, goi mailako hezkuntza arloan), AL-INVEST IV (Europako eta Latinoamerikako ETEen arteko elkarlana), @LIS (informazioaren gizartearen alorreko elkarlana), URB-AL (sareak sortzeko eta jardunbide egokiak zabaltzeko hiri politiken alorrean), Eurosocial (Europako eta Latinoamerikako herri administrazioen arteko esperientzia trukea alor hauetan; hezkuntza, osasuna, justiziaren administrazioa, zergak eta enplegua) eta Eurosolar (energia berriztagarrien arloko lankidetza).
Hitzarmenak zehazten duenez, lankidetza honako jarduera hauetan mamituko da: esperientziak trukatzea; baliabideak hobeto lortzeko elkar babestea; informazioa, dokumentuak, argitalpenak, azterlan tekniko eta zientifikoak, eta aditu eta ikertzaileen zereginak trukatzea; agintari, erakunde eta instituzioek harremanak estutzea; eta enpresen eta erakunde ekonomikoen arteko harremana sustatzea.
Piurako Eskualde Gobernuaren bisita Nafarroan
Hitzarmenak astelehenean sinatu ziren Iruñean, Piurako Eskualde Gobernuko zenbait ordezkari ekainaren 1 eta 2an Foru Erkidegoan bisitan ibili direla aprobetxatuz. Piurako Eskualde Gobernuaren ordezkariak dira gobernu burua bera, Cesar Trelles Lara; Guillermo Russo Checa enbaxadorea; Garapen Ekonomikoko gerentea, Jimmy Torres Sias; Piurako Unibertsitateko errektorea, Antonio Abruña Puyol; eta Piurako Unibertsitateko proiektuen zuzendaria, Jorge Viera Sernaqué.
Piura Peru iparrekialdean dagoen eskualde bat da. Guztira 35.892 km² dauzka; beraz, Peru herrialdearen %3 hartzen du. Peruko kostalderik zabalena dauka: 200 kilometro, itsasotik Andeetako mendebaldeko mendikatera arte. Piura eskualdean 1.660.952 pertsona bizi dira. Hiriburuak eskualdearen izen berbera dauka, eta bertan dago Piurako Unibertsitatea; unibertsitate horrek harreman estua dauka Nafarroako Unibertsitatearekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus