euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak 2023ko dirulaguntzak plazaratu ditu estatu kanpo eta barruko nafar etxe eta biltokientzat

2023/03/23

Rosarioko Nafar Etxeko dantzariak hiriko Gizataldeen Azokako azkeneko edizioan partaide
Rosarioko Nafar Etxeko dantzariak hiriko Gizataldeen Azokako azkeneko edizioan partaide

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Nafarroako Gobernuak, bere Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren bidez, "Espainiatik kanpo dauden nafarren biltoki"entzako 2023ko dirulaguntzak plazaratu ditu, xedea, estatutik kanpo dauden nafar etxeen eta euren federazioak mantentzen laguntzea eta Nafarroaren irudia eta kultura sustatu eta zabaltzea, 47.000 euroko zuzkidurarekin. "Beste autonomia erkidego batzuetan dauden nafarren biltokientzako" dirulaguntzetarako eskealdia ere indarrean da, kasu honetan 55.000 euro banagai.

Deialdiak dirulagunduko ditu, besteak beste, zentroen martxarako gastuak euren ohiko kultura eta gizarte ekitaldiak antolatzearren, beren bazkideen arteko harremana eta hauek bizi diren herrialdearekiko integrazio soziokulturala hobetzeko egindako ekimenak, eta jarduera horiek egiteko behar diren inbertsioak. Lagungarriak izango dira, esaterako, erakusketak, produktu tipikoen erakustaldiak, eskulangintzako tailerrak, hitzaldiak, mintegiak, kultur trukerako ekitaldiak, kultur, arte, kirol eta gizarte jarduerak...

Aurkezteko epea, apirilaren 17a

Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 17an bukatuko da. Eskabideak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean egin ahal izango dira, Erregistro Orokor Elektronikoan, tramite fitxaren bidez, edo baimendutako beste egoitza guztien bitartez.

-Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO-BON), 2023ko Deialdia: Espainiatik kanpoko Nafar Etxeentzat
-Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO-BON), 2023ko Deialdia: Estatu barneko Nafar Etxeentzat (amaiera epe bera, apirilaren 17a)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia