euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak 107.125 euroko laguntzak onartu ditu Argentinako eta Frantziako Nafar Etxeentzat

2007/07/18

Buenos Aireseko Nafar Etxeko borta nagusia
Buenos Aireseko Nafar Etxeko borta nagusia

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuak 107.125 euroko diru kopurua banatzea erabaki du euren lana estatu espaniarretik kanpo egiten duten zazpi nafar erakunderen lana laguntzearren, karia hortarat joan den otsailean Nafarroako Buletinean argitara eman zuen deialdiari jarraiki. Erakunde onuradunak, Argentinako bost nafar etxeak dira --Rosario, Mendoza, Buenos Aires, Mar del Plata eta Bolívar-- baita herrialde horretako Nafar Etxeen Federazioa ere, egoitza Buenos Aires hirian duena, eta baita ere, azkenik, Europan, 'Beti Nafarroa' izena hartu duen Pariseko Nafar Etxe hasiberria.

Uztailaren hasieran Espainiako estatuan kokaturiko Nafar Etxeei dagozkien dirulaguntzak onartu ondoren, funtziotan dagoen Nafarroako Gobernuaren Gobernu Kontseiluak, Miguel Sanz buru, estatutik kanpoko Nafar Etxeentzako dirulaguntzak erabaki ditu, 107.125 euroko kopuruan. Zazpi dira orotara kanpoko nafar erakunde onuradunak, horietarik sei Argentinakoak, eta bakarra Frantzian, Pariseko 'Beti Nafarroa' Nafar Etxea gaztea hain zuzen. Dirulaguntzak, joan den otsailean Gobernuak onartu eta Nafarroako Buletinak argitara emaniko deialdi publikoari dagozkio. Honela banatu dira:

  • Argentinako Nafar Etxeen Federazioa, Buenos Aires Hiri Autonomiadunean. 1.125 euroko diru-laguntza eman zaio funtzionamendu gastuei aurre egiteko
  • Rosarioko Nafar Etxea, Santa Fe probintzian. 37.500 euro eman zaizkie euren gizarte egoitzan eta Funesen --probintzia berean-- daukaten pilotalekuan hobetze lanak egiteko
  • Mendozako Nafar Etxea, Mendozako probintzian. 30.000 euro eman zaizkie jabetza bat erosi ahal izateko euren gizarte egoitza handitzearren
  • Buenos Aireseko Nafar Etxea, Buenos Aireseko Hiri Autonomiadunean. 16.000 euro eman zaizkie; horietatik 10.000 euro, gizarte egoitzan inbertitzeko; 3.000 euro kultura jardueretan; eta 3.000 euro funtzionamendu gastuetarako
  • Hegoko Nafarroako Etxea, Mar del Platan, Buenos Aires probintzian. 10.000 euro eman zaizkie abokatuen ordainketa finantzatzeko
  • Bolivarreko Nafar Etxea, Buenos Aires probintzian. 5.500 euro eman zaizkie, horietatik 2.000 euro kultur jardueretarako;, 2.000, funtzionamendu gastuetarako; eta 1.500 gizarte egoitza hobetzeko
  • "Navarra Siempre" Pariseko Nafar Etxea, Frantzian. 7.000 euro eman zaizkie, horietatik, 4.000 euro, kultur jardueretarako; 2.000, funtzionamendu gastuetarako; eta 1.000 altzariak erosteko

Lotura interesgarriak

Buenos Aireseko Nafar Etxea, Argentinan
www.centronavarro.org

Rosarioko Nafar Etxea, Argentina
www.centronavarro.com

Espainiako Nafar Etxeen Federazioa
www.hogarna.org

Argentina eta Txileko 41 gazte nafar Iruñean
2007ko uztailaren 6ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

Argentina, Txile eta Espainiako Nafar Etxeek San Fermin ospatuko
2007ko uztailaren 18an BasqueHeritage.com-en argitara emana

Gobernuak Espainiar Estatuko Nafar Etxeak dirulagunduko ditu
2007ko uztailaren 4ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

Uruguaira emigratutako nafar baten bertsoak liburu batera ekarriak
2007ko uztailaren 2an BasqueHeritage.com-en argitara emana

'Kanpoan den Nafarraren Eguna' ospatu da Auritzen
2007ko ekainaren 11ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

Juan Antonio Urbeltz iruinsemeak Jimeno Jurio Saria jaso du
2007ko maiatzaren 9an BasqueHeritage.com-en argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia